1.300 erakusketarik baino gehiagoren parte hartzeko berrespenak teknologia eta eduki aldetik asmo handiko BIEMH iragartzen du

Lau hilabete falta direnean

Nazioarteko liderrak diren 1.300 firmatik gorak BIEMHan, Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoa, parte hartuko dutela berretsi dute, zeinaren 30. Edizioa izango den hemendik lau hilabetera, 2018ko maiatzaren 28tik ekainaren 1era. Gaur arte izena eman duten enpresen, produktuen, zerbitzuen eta berrikuntzen datuekin, erakusketaren edizio hau oso asmo handikoa dirudi, bai ikuspegi aldetik, bai eduki eta teknologia aldetik, eta fabrikazio aurreratuaren esparruan industria soluzio lehiakor berriak sortu beharrarekin lotutako erronkei erantzungo die.

Gainera, iazko ekainean hasi zenetik, erakusketaren merkataritza-kanpainak hazkuntza portzentaje handia izaten jarraitu du parametro guztiei dagokienez. Joera gorakorra izan du azken urteotan, industria jardueraren hobekuntzari esker. Egoera horri esker, erakusketarien lehenengo aurrerapenean enpresa berriak eta erakusketara itzultzen diren enpresak nabarmentzen dira, azokarekiko konfiantza berrituz, % 22 eta % 10 hurrenez hurren, orain arte erregistratutako firma guztiekiko.

Sektoreei dagokienez, osagaiak eta osagarriak ugarituko dira gehienbat, eskaintzaren % 29 arte, eta xafla-deformaziorako makineria, % 14rekin, eta baita punta-puntako laser eta plasma bidezko ebakidura makina ugari ere. Erakusketaren gainerako tokian, gaur arte, harroketa-makina handiak (% 23), non berrikuntza aipagarriak dauden, eta tresneria (% 17), metrologia dira nagusi, baina baita CAD-CAM, automatizazioa eta robotika, gainazalak lantzeko makineria eta ekipoak ere, enpresentzako beste makina eta zerbitzuez gain.

Mugaz haraindik, BIEMHak barne-eskaeraren hobekuntza testuinguruan ematen duen aukera goraipatu dute enpresek, 2017ko Industria Ekoizpenaren % 4,7ko indizeak egiaztatua. Ekipamendu-ondasunen jarrera ere batez bestekotik gorakoa izan da. Gauzak horrela, azokaren nazioarteko izaera 20 herrialdeko erakusketarirekin berretsi da aurten: Alemania, Italia, Japonia, Frantzia, Portugal, Austria, Belgika, Bulgaria, Txina, Danimarka, Eslovakia, Estatu Batuak, Herbehereak, Israel, Polonia, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Suitza, Taiwan eta Turkia.

Horiek guztiek, naziokoek zein atzerrikoek, BIEMH gure herrialdeko Industria 4.0 delakoaren plataforma garrantzitsuena bilakatuko dute. Gainera, edizio honetan gune berri bat izango du, BE DIGITAL, eraldaketa digitalari eskainitako gunea, eta aldi berean izango da ADDIT3Dren hirugarren edizioa. Fabrikazio gehigarria eta 3D ekoizpenean adituak direnen artean funtsezko gai bilakatu da. Azkenik, WORKINN eta IMIC-Industrial Maintenance Innovation Conference Enplegu-foroa ere ospatuko da bertan.

-ek idatzirik|2021-04-09T13:21:16+02:0031 de urtarrila de 2018|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top