1.400 enpresa erakusketarik baino gehiagok fabrikazio aurreratuaren erronkei erantzungo diete 29. BIEMH-en

 2008tik, edizio onena izango da, industria-jardueraren susperraldiari esker

30 herrialdetako 1.400 enpresa erakusketari baino gehiago euren teknologiarik berritzaileenaz baliatuko dira fabrikazio aurreratuaren erronkei erantzuteko Makina-Erremintaren Biurtekoaren 29. edizioan, industria-jardueraren susperraldiari esker azkenaldiko onena izango den horretan. Oraingoz, 2.149 produktu erregistratu dira, horietako 1.000 baino gehiago makinak dira, eta erreserbaturiko azoka-esparruko azalerak ia gainditu du Bilbao Exhibition Centren aurreikusitako betetze-maila. Hala, azoka hasi baino hil eta erdi lehenago, 1., 2., 3., 4.B, 5. eta 6. pabiloiak ia beteta daude.

BIEMH azoka Bilbao Exhibition Centrek eta Makina-Erreminten, Osagarrien, Osagaien eta Erreminten Fabrikatzaileen Espainiako Elkarteak (AFM) antolatzen dute, Makina-Erreminta Inportatzaileen Elkartearekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean. BIEMHeko berritasunen artean, aurten ondokoak azpimarratu behar dira: 5 ardatzeko mekanizazio-zentro unibertsala, abio-potentzia eta doitasun handiagoa duena; munduko mekanizazio-zentro eramangarri txikiena; Dynamics Active Stabiliser sistema berria, mekanizazio-prozesuan  ezegonkortasun-arriskua (chatter) gutxitu eta makinaren ebaketa-ahalmena % 300 handitzen duena; eta TruLaser Tube 5000 Fiber berria, ohiko fabrikazio-prozesuak ordezkatzen dituena, esaterako, zerratzea, fresatzea eta trokelatzea. Erakusketako eremu nagusiak hauek izango dira: makina-erreminta, bestelako makinak, erremintak, piezak, osagaiak eta osagarriak, ekoizpen-sistemen automatizazioa, fabrikaziorako softwarea, metrologia eta kalitate-kontrola, zerbitzuak, konpositeak eta digital factory.

Nazioarteko esparruan, Alemania, Italia, AEB, Suitza, Taiwan, Japonia, Frantzia, Erresuma Batua, Portugal, Austria, Suedia eta Holandako enpresa erakusketariek aukera paregabea bihurtuko dute Biurtekoa bertatik bertara ezagutzeko merkatu aitzindarien konponbideak, produktuak eta zerbitzuak. Orain arte izena emandako atzerriko enpresen direktorioan ondokoak daude, beteak beste: Amob, Adige, BLM, Carl Zeiss, Cytec, Flow Europe, Haas, Haimer, Hoffmann, Mmc Hitachi, Nukon Laser Makina, Salvagnini, Siemens, Tornos, Trumpf, VRC eta ZCC Cutting Tools Europe.

Beste alde batetik, atzerriko bisitari-erosleen programaren zerrenda ere oso luzea da. Iranek, Estatu Batuek, Alemaniak eta Indiak interes berezia agertu dute BIEMHen parte hartzeko, eta Kolonbian, Perun, Portugalen, Mexikon eta Turkian profesionalen lehen ordezkaritzak gauzatzen ari dira. Gainera, barne-merkatuaren susperraldiari esker, tokiko erosleen kanpaina arrakastaz garatzen ari da, bereziki automobilgintzaren, aeronautikaren eta moldeen esparruan.

BIEMHeko erakusketarien bezero-ratioen arabera, makina-erremintaren industriak funtsezko papera dauka ekonomiako sektore garrantzitsuenetan ikerketarekin, garapenarekin eta berrikuntzarekin duen konpromisoari eta bere lehiakortasun-mailari esker. Hala, artean azokan izango direla berretsi duten enpresen % 36k automobilgintzako konponbideak eskainiko dituzte, % 24k aeronautikakoak, % 20k harroketa-lanen azpikontrataziokoak, % 18k txapa-lanen azpikontrataziokoak, eta % 16k makineriaren fabrikaziokoak. Burdingintza, energia, ekipo-ondasunak, trenbideak, elektrizitatea-elektronika eta etxetresna elektrikoak sektoreek ere euren fabrikazio-prozesuetarako balio erantsi handiko produktu eta zerbitzu espezializatuak aurkituko dituzte erakusketan.

ADDIT3D, FABRIKAZIO GEHIGARRIAREN ETA 3D-REN LEHEN AZOKA PROFESIONALA

Ondoko sektoreetako 42 enpresa erakusketarik ADDIT3D azokan parte hartuko dutela berretsi dute: sistemak eta makineria, lehengaiak, ikerketa eta garapena, industria-aplikazioak, kontsumigarriak, zerbitzuak, softwareak eta eskanerrak. Fabrikazio gehigarriaren eta 3Dren estatuko lehen azoka profesionalak, gainera, hitzaldi-egitarau zabala eskainiko du, esaterako, “Negozio-aukera berriak fabrikazio gehigarrian eta makina hibridoetan”, “Bizitzak salba ditzakeen teknologia”, “Nola egin 7 m-ko eskultura low cost 3D inprimagailuekin”, “Material plastikoen erronka eta joera berriak fabrikazio gehigarrian” edo “Fabrikazio gehigarria industria aeronautikoan”.   

BERRIKUNTZAREN 12. SARI NAZIONALA

BIEMH 2016 azokan, Fabrikazio Aurreratuko Teknologietan Berrikuntzaren 12. Sari Nazionala banatuko da, makina-erremintetako, osagaietako, osagarrietako eta erremintetako berrikuntzak aitortzeko, baita fabrikazio gehigarriarekin eta 4.0 kontzeptuak txertatzearekin loturikoak ere. Azken bi alderdiok indartsu sartu dira industria-ekoizpenaren panoraman, hortaz, sarian bi kategoria berri sortu dira horretarako. Berrikuntzaren Sariak Makina-erreminten, Osagarrien, Osagaien eta Erreminten Fabrikatzaileen Espainiako Elkarteak (AFM) antolatzen ditu.

Epaimahaiaren balioespenak berrikuntza- eta teknologia-irizpideak izango ditu oinarri, baina, horrez gain, diseinua, ergonomia, segurtasuna eta iraunkortasunarekin loturiko alderdiak ere kontuan hartuko dira. Aurreko edizioan, 2014an, Ona Electroerosión eta Zayer enpresak izan ziren sarituak Makina-Erreminta eta Osagaiak kategorietan, hurrenez hurren.    

WORKINN, INDUSTRIAREN SEKTOREKO ENPLEGU ETA PRESTAKUNTZA FOROA 

BIEMH ETA ADDIT3D azokekin batera, ekimen berri baten lehen edizioa egingo da: WORKinn, industriaren sektoreko lan-arloa ezagutzeko foroa.

WORKinnen helburuak ondokoak dira: lan-bila dabiltzan profesionalen eta enpresen arteko topagunea izatea, lanean hastea sustatzea, talentuaz jabetzea, enpresei beren beharrei egokitutako profilak hurbiltzea eta enplegagarritasuna handitzea, lan-aholkularitzaren eta ikasleei eta profesionalei begirako prestakuntza-eskaintza zabalaren bitartez.

Komunikazio Saila, 2016ko apirila

-ek idatzirik|2021-04-09T13:24:51+02:0018 de apirila de 2016|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top