144 enpresak 347 berrikuntza aurkeztuko dituzte BIEMH 2018an

3.000 produktu, 1.200 makina eta 347 berrikuntza aurkeztuko dituzte 144 enpresak. BIEMHren 30. edizioa aurrekaririk ez duen sektorearen erakusleiho bilakatu da, non berrikuntzak diren protagonista nagusi. Harroketa-, deformazio- eta xafla-mozteko makinen sektoreko 89 berrikuntza dira aipagarrienak, zeinak efizientzia hobetzeko, prozesu anitzeko atazak barneratzeko, mozketa gaitasunak hobetu eta prozesuaren abiadura areagotzeko helburua duten. Hori guztia sentsoreen, datuen erregistroaren eta konektibitate handieneko sistema aurreratuenak baliatuta.

Osagai eta gehigarriei dagokienez, edizio honetan asko areagotu den sektorea izanik, 130 berrikuntzatik gora aurkeztuko dira, bereziki erabiltzaileari industria konektibitate handiagoa, sentsore adimentsuagoak eta energia aurrezteko soluzioak eskaintzeko diseinatuak guztiak. 4.0 industriaren arloan sektore estrategikoa da, makinen fabrikatzaileak zein erabiltzaileak ekoizpen prozesuetan ahalik eta konektibitate handiena lortzeko beharrezkoak dituzten tresnak eta soluzioak ematen baititu.

Halaber, erreminta eta metrologia arloan, 80 bat berrikuntza aurkeztuko dira, gehienak ebaketa-erremintekin lotuak, mekanizatzeko fresak bereziki. Izan ere, erreminta horien iraunkortasuna luzatzea oso helburu garrantzitsua da fabrikatzaileentzat.

Gainerako berrikuntzak robotika eta prozesuen automatizazioan batzen dira, egungo eraldaketa-bidean aurrera egiteko gako-sektoreetako bat, hain zuzen ere. Besteak beste, roboten mekanizazio atazen kontrola errazten duten sistema berrietan aurrera pauso garrantzitsuak nabarmentzen dira, eta baita robot kolaboratzaileen munduko berrikuntza harrigarriak ere.

-ek idatzirik|2021-04-09T13:16:53+02:0029 de maiatza de 2018|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top