BIEMH-eko erakusketariek beraien itxaropen baikorrenak berretsi dituzte

Itxaropenak positiboak ziren, eta bete egin dira. 29. BIEMHi buruzko lehenengo balantzea egiteko orduan, esparru desberdinetako erakusketariak bat etorri dira: azoka sektorearen hazkundearen maila berean egon da, eta bisitari ugari erakarri ditu, eremu berri oso interesgarriak antolatu dira eta eskariak hitzartu dira.

Ainhoa Rementería, GORATUren Zuzendari Gerentea, pozarren agertu da azokaren garapenarekin; gertakizuna bost hilez prestatu ondoren, negozio- eta ikuspegi-ildo bikoitzarekin etorri dira. GORATUren standean, Géminis markako tornuak izan dituzte ikusgai, helburu izanda goi-mailako teknologiaren alorrean dauden garapen-aukeren ikuspegia eskaintzea, produktu zehatzak erakustea baino. Lagun fresatzeko makinak ere izan dituzte erakusketan, makina zehatzei begirakoak. “Gure itxaropenak positiboak ziren, eta bete egin dira” adierazi du Rementeríak, “izan ere, bisita interesgarri asko jaso ditugu, eta horrek ahalbidetzen digu bezeroak fidelizatzea, beste batzuk erakartzea, balizko agenteekin harremanetan sartzea eta bestelako lankidetza-formulak eratzea prozesu anitzetarako gure konponbideak eskainita”.

Jon Urgoitirentzat ere, Ona Electroerosión enpresako arduradun komertziala bera, itxaropenak betetzen ari dira. “Aurreko azoketako garai onetara itzultzen ari gara, bisitari-tropelekin, interes handiko bezeroekin, bai eta ustekabeko salmentekin ere” adierazi du. “Standean, 20 lagun inguru ari gara lanean egunero, eta bilerak, planoen erabilera eta teknikarien zuzeneko azalpenak uztartu izana oso emaitza onak ematen ari da“.

Bestetik, DMG MORIk bete ditu bere helburuak bisitari eta eskariei dagokienez, eta BIEMHeko parte-hartzea baliatu du eduki teknologiko handiko proiektu berriak kudeatzen hasteko. Halaxe adierazi du Zigor Aizpuruak, Euskal Herriko Regional Managerrak, BIEMHi eskerrak ematearekin batera antolaketa bikainagatik eta bisitariak erakartzeko egindako lanagatik.

Espainian zortzi urte daramatzan Hoffmann Iberia Quality Tools enpresa alemaniarrean, soilik ostegunean 95 bisita jaso zituzten, eta 3 edo 4 bezero aldi berean artatu behar izan zituzten oso stand jendetsuan. “Gure xedea da kalitatean eta zerbitzuan liderrak izatea, bezeroa zainduz eta, zuzenean eta teknikarien bidez, 1.500 orrialdeko gure katalogoko nabarmenena erakutsiz. Horregatik, aurten, azokaren aldeko apustua egin dugu, gune handiagoa eta pertsonalagoa gaituta, eta aurrerantzean ere itzuliko gara” azaldu du Carlos Arimón enpresaren zuzendari nagusiak.

Profesional ugari bertaratu izana ere alderdirik onenetakoa izan da Maquinser  banaketa-enpresaren arduradun Christian Postigoren ustez. Erakusketan jarritako 15 makinen artean, Muratec-en modelo berria izan dute ikusgai, automobilgintzaren sektorerako baino ez dena. “Bezero ez direnen bisita-kopuru deigarria izan dugu; 2014koa ona izan zen guretzat, bada, pentsa aurtengoa” adierazi du. “Eskariak hitzartu ditugu, eta espero genuena baino gehiago saldu, beraz, gure itxaropenak sobera bete dira, Tier 1 tailerrei eta subsidiarioei teknologia eta berau eskura dezaketela erakusteko funtsezkoa den azoka honetan”. Postigok ere oso balantze positiboa egin du Maquinser ADDIT3D azokan egon izanaz, enpresak kontsulta ugari jaso baititu. “Bete-betean asmatu da esparru honi berariazko eremua eskainita, izan ere, 2025ean fabrikazioaren % 15-20 bitartean gehigarria izango da, eta, ondorioz, aurrera egin beharra dago” ondorioztatu du.

-ek idatzirik|2021-04-09T13:22:25+02:003 de ekaina de 2016|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top