Basque Industry 4.0 laguntza programen aurkezpena

Iturri: Enpresa-Garapenerako Euskal Agentzia

Eusko Jaurlaritzak hiru programa berri jarri ditu martxan “Basque Industry 4.0” Fabrikazio Aurreratuaren alde egin duen apustua gauzatzeko, eta programa horien helburua da elektronika, informazio eta komunikazio teknologiak (EIKTak) inplementatzea manufaktura arloko industrietan, ETEetan eta oro har enpresa-sarean, eta baita ere transferentzia teknologikoko proiektuak babestea.

Hiru programa horiek (Basque Industry 4.0Industria Digitala eta Lankidetza Digitala) 5,2 milioi euroko aurrekontua dute eta apirilaren 21etik daude zabalik, nahi duenak eskaerak egin ditzan www.spri.eus atarian, SPRI Taldearen web orrian. Basque Industry 4.0 programa (2,1 milioi euroko aurrekontuarekin); Industria Digitala programa (2,4 milioi euroko aurrekontuarekin);  eta Lankidetza Digitala programa (670.000 euroko aurrekontuarekin).

Europa 2020 estrategiaren bitartez espezializazio adimenduna nagusi den herrialdeetako garapen ekonomikoa sustatzea da. Horrek esan nahi du eskualde, herrialde eta eremu ekonomiko bakoitzak hobeto egin behar duela lehendik ondo egiten duena eta instituzioek ondo dabiltzan sektore horietan garatzen diren ekimenak babestu behar dituztela.

Iturri: Enpresa-Garapenerako Euskal Agentzia

-ek idatzirik|2021-04-09T13:25:39+02:0030 de apirila de 2015|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top