Be digital by BIEMH, teknologia digitalen industria aplikazioei zuzendutako lehenengo ekitaldia

2018ko maiatzean izango da; AFMk eta BECek 4.0 Industriak planteatzen duen erronkarik garrantzitsuena landuko dute

AFM-Advanced Manufacturing Technologies eta Bilbao Exhibition Centre hurrengo urtean 4.0 Industriak planteatzen duen erronkarik garrantzitsuena landuko dute BeDIGITAL by BIEMH-rekin, BIEMHeren barruan, maiatzaren 28tik ekainaren 1era, teknologia digitalak industrian aplikatzeari zuzendutako ekitaldi berria. Eraldaketa digitalak industriaren lehiakortasuna epe laburrera eta luzera zehaztuko du, eta erritmo benetan bizia daramanez, BeDIGITAL by BIEMH gune aparta izango da ekoizpena bizkortu eta malguago bihurtzen laguntzen duten prozesuak zuzenean ezagutu ahal izateko, baliabideak optimizatzeko eta bezeroekin elkarreraginkortasuna arintzeko.

Errealitate birtuala eta areagotua, fabrikazio-sistema integratuak, big data, cloud zerbitzuak, IoT, zibersegurtasuna, fabrikazio gehigarria… Aholkularitzek, IKTek, software enpresek, informatika eta ekipamenduko enpresek, marketin agentziek eta zentro teknologikoek arlo horietan digitalizazio aurreratua barneratzeko soluzioak eta tresnak aurkeztuko dituzte, bi gune bereiziko plataforma batean – harreman komertzialak eta konferentziak- produktu eta zerbitzuen, negozio aukeren networking-a eta jakintza-transferentziaren demostrazio praktikoa errazteko helburuarekin. Arlo horretan, konferentzien edukiak enpresen heldutasun digitaleko maila anitzetara egokituko dira, eta gai orokorrak proposatuko dira, hurbiltzen hastekoak, baina baita produktuen eduki oso teknikoak, abian diren proiektuak edo finantzazioa ere, besteak beste.

BeDIGITAL by BIEMH informatikako, digitalizazioko, ekoizpeneko, informatika arloko euren industria jarduera berrantolatu eta negozio-ereduak berriro definitu nahi dituzten I+G+B, logistika, erosketa, salmenta, finantza, giza baliabide, kudeaketa eta enpresen antolaketa enpresen kudeatzaileei, jabeei, zuzendariei eta arduradunei dago zuzenduta, Iraultza Digitalaren ezaugarriei onura ateraz. Terminoa neurrizkoa da: informazio digitalaren eskuragarritasuna, prozesuen automatizazioa, balio-katearen interkonexioa eta kontsumitzaileekin interfaze digitalen sorrera asko ari dira hobetzen enpresen negozio-zifra, ekoizpen-, logistika-, kalitate- eta mantentze-lanen kostuak murrizten, % 20ko batez bestekora arte, Roland Berguer Txostenaren arabera.

Hori dela eta, erronka, aukera eta arrisku anitzeko testuinguruan, BeDIGITAL by BIEMHek gero eta zorrotzagoa den merkatu globalean lehiatzeko aukera berriak emateko helburua bermatuko du, BIEMHren barruan ospatzen delako. Herrialdeko 4.0 Industriaren eta fabrikazio aurreratua adierazpen handienak ekimen berri hau hartuko du sektoreko nazioko zein nazioarteko truke eta proiekziorako gune oso eta asmo handi hau. 1.533 erakusketarik eta 40.000 bisitari baino gehiagok hartu zuten parte BIEMHko 2016ko edizioan, zeina egungo industriaren zeharkako kontzeptuetan modu intentsiboagoan jarduten hasi zen Fabrikazio Aditiboko eta 3Dko Nazioarteko Azokaren, ADDIT3D 1. edizioaren sorrerarekin.

BE DIGITAL by BIEMH AFM-Advanced Manufacturing Technologies-ek eta Bilbao Exhibition Centrek antolatu dute elkarrekin, eta maiatzaren 28tik urriaren 1era ospatuko da, BIEMH-ren 30. edizioan.

-ek idatzirik|2021-04-09T13:21:20+02:0029 de azaroa de 2017|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top