BIEMH-eko beste kopuruak

BIEMHek Bilboko, Barakaldoko eta inguruetako paisaia eraldatu du. Azokan bost kontinenteetako milaka fabrikatzaile eta erosle izango direnez, gertakizunik esanguratsuenetako bat izango da Euskal Herriko “negozioen turismorako”, eta, BPGri dagokionez, 36 milioi euro inguruko eragin ekonomikoa izango du.

Izan ere, hotelen okupazioak, jatetxe eta merkataritza-establezimenduenak eta oro har aisialdiarekin loturikoak urteko indizerik handienetako bat erregistratuko du BIEMH egingo den datetan. Zehazki, logelen erreserba azokaren erdialdean eta azken egunetan % 100 ingurukoa da, eta aurten agortu egin dira “ostatu-sortak”.

BECen hainbat taldek (merkataritzaren, bisitarien, komunikazioaren eta zerbitzuen sailetakoak) urtebete baino gehiago badaramate ere lanean, maiatzaren 20tik aurrera, alegia, muntaketa hasi zenetik, jarduera biziagotu egin da. Hiru aste hauetan, 1.000 stand-muntatzaile baino gehiagok, enpresa erakusketarietako 7.000 bat langilek eta BECeko 600 langilek jardungo dute tamaina handiko azoka hau muntatzen, garatzen eta desmuntatzen. Logistikaren atalean, 1.800 ibilgailu arin, 840 kamioi eta tona ugariko 24 garabia izango dira.

 

-ek idatzirik|2021-04-09T13:24:38+02:0030 de maiatza de 2016|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top