BIEMH’2018, 4.0 industriarako eraldaketaren nazioarteko erakustoki

Lehendakariak 30. BIEMH azokari hasiera eman dio

“Makina-erremintaren biurtekoa 4.0 industria berrirako eraldaketaren nazioarteko erakustokia da. Makina-erremintak, digitalizazioak, ekoizpen-teknologiek eta fabrikazio aurreratuak osatzen dute gure herrialdeko jarduera industrialaren bizkarrezurra. Sektore hau da protagonista nagusia berrikuntzaren, nazioartekotzearen, trebakuntza profesionalaren, teknologia eta ingurune digitalaren eta giza baliabideen alorrean. Eta gure esportazio-gaitasunaren eta nazioarteko merkatuan dugun presentziaren adierazgarria da” honela goraipatu du sektore honen garrantzia Iñigo Urkulluk, Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak, datorren ekainaren 1a arte BEC-en burutuko den BIEMH azokaren 30. edizioaren hasierako diskurtsoan.

“Gure industriak, –adierazi du Lehendakariak–, erreferente izan nahi du mundu mailako berrikuntzaren alorrean eta badakigu hori lortzeko bidea teknologiaren, digitalizazioaren eta “4.0 industriaren” aldeko apustua egitea dela. 4.0 industria horretan, makinek duten protagonismoaren arren, lidergoa lortzeko ezinbestekoak dira behar bezala prestatutako eta kualifikatutako pertsonak”.

Azkenik, Iñigo Urkulluk azaldu du makina-erremintaren biurtekoa gure herrialdearentzat mugarria dela. Ateak mundura zabalik izatea ahalbidetzen duen nazioarteko ekitaldia eta erosleak erakartzeko eta merkatu berrietara iristeko aukera”.

Bere aldetik, Bilbao Exhibition Centre esparruko presidenteak eta Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura Saileko kontseilariak ongietorria eman die inaugurazio-ekitaldira bertaratu direnei eta esan du BIEMH 2018 azoka dela “Sektore industrialeko hitzordu profesional garrantzitsuena eta, espero dugu, azken hamarkadako ediziorik arrakastatsuena”. “Bost egunetan zehar, BIEMH izango da Euskadiren erakustoki industrial nagusia munduan eta puntako industria aurreratua ezagutzera emateko tokirik egokiena, euskal enpresak baitira makina-erremintaren abangoardia”.

Azkenik, AFM-ko presidenteak, Cesar Garbalenak, BIEMH biurtekoaren edizio berri hau goraipatu nahi izan du ere eta hiru funtsezko alderdi nabarmendu ditu bere hizketaldian: “INDUSTRIA aurreratua ekonomia garatu ororen ardatz nagusi gisa. Industria sendo, dinamiko eta lehiakorra, jarduera ekonomiko osasuntsu eta jasangarria sortzen duena, pertsona prestatuenak garatu eta erakartzen dituena, ezaguerak eta berrikuntzak sortzen dituena, enpresen nazioarteko hedapena bultzatzen duena eta balio erantsi handiko orotariko zerbitzuak sustatzen dituena. DIGITALIZAZIOA, jarduera industrialak bere hastapenetik aurrean izan duen elementu garrantzitsuena baita. Eta PERTSONAK. Behar bezala prestatutako pertsonarik gabe ez baitako etorkizunik fabrikazio aurreratuan. Konprometitutako eta ongi ordaindutako pertsonak behar ditugu, lan-ingurune erronkari eta motibatzaileekin”.

-ek idatzirik|2021-04-09T13:17:13+02:0028 de maiatza de 2018|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

For security, use of Google's reCAPTCHA service is required which is subject to the Google Privacy Policy and Terms of Use.

Go to Top