Bilbok BIEMH FESTen doinuekin dantza egin zuen

Atzo BIEMH FEST izan zen. Jaian Makina-erremintaren Biurtekoko erakusketariek eta bisitari askok hartu zuten parte; pintxo-pote batzuk hartu zituzten eta Manel Fuentes & The Spring Team-ek Bilboko Plaza Berrian eskainitako kontzertuaz gozatu zuten. Emanaldia Bruce Springsteen artista estatubatuarraren omenez egin zen.

Horrez gain, bertaratu zirenen eskura txartel batzuk jarri ziren. Txartel horiei esker, bisitariak Bilboko plazako bederatzi tabernatan zehar ibili ahal izan ziren, txartelon helburua Biurtekoa eta lurraldea lotu eta merkataritza-sektorea eta ostalaritza indartzea izanik.

-ek idatzirik|2021-04-09T13:22:42+02:002 de ekaina de 2016|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top