Ikasle taldeak

Home / Bisitariak / Ikasle taldeak


ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA:
2017/10/26tik 2018/05/11ra (barne)*
*Ez da epez kanpoko eskaerarik onartuko.

Nola joan naiteke nire ikasleekin BIEMH 2018 bisitatzera?


BIEMHerako talde-bisitak esklusiboki zuzenduta daude Makina Erreminta sektoreko ikasleei, nahiz lanbide-heziketako ziklokoei edo unibertsitatekoei. BIEMH 2018 azokak zerbitzu hobea eskaini nahi die ikasle eta irakasleei; horrexegatik, zuen bisita osatuko dugu, ahalik eta etekin handiena atera diezaiozuen:

  • Espainiako makina-erreminta sektorearen aurkezpena, bai eta BIEMH-i buruzkoa ere.
  • Bisita BIEMH-era, modu zainduan eta ilararik egin gabe.
  • Doako bisita Workinn-era, maiatzaren 30ean eta 31n.
  • Parte hartzeko aukera BIEMH egin bitartean antolatuko diren jardueretan, lehiaketetan eta zozketetan.

Horretarako, mesedez, bete ondoko pausoak. Halaber, jakizue ikasle bakoitzaren sarrerak 3 € (BEZa barne) balioko duela.
Irakasleak doan sartuko dira haien akreditazio profesionalarekin. Akreditazioa lortzeko esteka bidaliko diegu behin betiko txanda berresteko mezu elektronikoan.
Bisita modu kolektiboan egin beharko da, eta hainbat arau bete beharko dira nahitaez. Ikus hemen.

Sartzeko txandak honakoak izango dira: Baimendutako edukiera maximoa, 220 pertsona txanda bakoitzeko

DATAK SARTZEKO TXANDAK
Astelehena, 2018ko maiatzak 28 11.00

* TXANDA BETETA

12.00

* TXANDA BETETA

Asteartea, 2018ko maiatzak 29 10.30

* TXANDA BETETA

11.30

* TXANDA BETETA

12.30

* TXANDA BETETA

13:30

* TXANDA BETETA

14:30

* TXANDA BETETA

Asteazkena, 2018ko maiatzak 30 09.30 euskera

* TXANDA BETETA

10.30

* TXANDA BETETA

11.30

* TXANDA BETETA

12.30

* TXANDA BETETA

14:00

* TXANDA BETETA

15:00

* TXANDA BETETA

Osteguna, 2018ko maiatzak 31 09.30 euskera

* TXANDA BETETA

10.30

* TXANDA BETETA

11.30

* TXANDA BETETA

12.30

* TXANDA BETETA

14:00

* TXANDA BETETA

15:00 euskera

* TXANDA BETETA

Ostirala, 2018ko ekainak 1 10.30

* TXANDA BETETA

11.30

* TXANDA BETETA

12.30

* TXANDA BETETA

13:30

* TXANDA BETETA

*Aurkezpena

BECek eta AFMek (Advanced Manufacturing Technologies) M E sektorearen eta BIEMHen inguruko aurkezpen  laburra eskainiko dute Atariko 1. Aretoan, erakusketarako bisitari buruzko oharrekin batera. Hizkuntza: Gaztelera, euskaraz izango diren * batekin markatutako txandak izan ezik.

Sartzeko txanda esleituko da eskaeren ordena eta ikastetxe bakoitzaren lehentasunak errespetatuz eta betiere libre dauden txanden arabera.

Aldi berean, BIEMHekin batera, maiatzaren 30 eta 31n ondokoa izango dugu: WORKinn Lan eta Prestakuntza Foroa (doako sarrera). Ekitaldia zuen interesekoa izan daitekeelakoan gaude; beraz, mesedez kontuan izan zuen txanda eskatzean. Informazio gehiago hemen.

Jarraibideak:

  • Eskaera-inprimakia bete eta bidali. Sakatu hemen.
  • Ondoren, gure e-maila jasoko duzu zure txandaren behin-behineko erreserbarekin eta bankuan egin beharreko diru-sartze bidez ordainketa egiteko jarraibideekin.

Garrantzitsua: Behin e-maila jasota, 7 egun natural izango dituzu ordainketa egiteko; osterantzean eskaera bertan behera geratuko da.

  • Behin ordainketa eginda, beste e-mail bat jasoko duzu behin betiko txandaren berrespenarekin.

Informazio gehiago nahi izanez gero, mesedez, jarri gurekin harremanetan hemen:

Bisitarien Saila:
+34 94 40 40 000 (2. luzap.)
E-mail: [email protected]