Lekukotasunak Biemh

Home / Bisitariak / Lekukotasunak Biemh


Herrialdeko enpresek industria laguntzailea indartzea nahi dute

“Azkenaldian Argeliara Citroën, Peugeot, Mercedes edo Renault bezalako auto fabrikatzaile handiak heldu dira eta, hori dela eta, herrialdeko enpresek industria laguntzailea indartzea nahi dute kide eta hornitzaile berriekin, eta akordio komertzial berriekin”.

Tayeb Siad
SIAD automozio konponenteen enpresako zuzendaria

Gure itxaropenak positiboak ziren eta berretsi egin dira

“Gure itxaropenak positiboak ziren eta berretsi egin dira, bezeroak fidelizatzeko interesgarriak diren bisitak izan ditugulako, baita berriak erakartzea, edota zenbait agenteekin kontaktatzea eta kolaborazio formulak ixtea, gure prozesu anitzeko irtenbideak eskainiz”.

Ainhoa Rementeria
GORATUko Zuzendari Kudeatzailea

Aurreko azoketako momentu handietara itzultzen gabiz

"Aurreko azoketako momentu handietara itzultzen gabiz, bisitari kopuru handiekin, oso interesatuak dauden bezeroekin eta espero ezin diren salmentekin. Standean 20 pertsonek lan egin dugu egunero, eta bilerak, planoen maneiua eta teknikoek emandako zuzeneko argibideak oso ondo joan dira”.

Jon Urgoiti
Ona Electroerosioneko ordezkari komertziala

Gure helburuekin bete egin dugu bisitariak eta eskariak kontuan hartuz

“Gure helburuekin bete egin dugu bisitariak eta eskariak kontuan hartuz, eta BIEMHen partizipazioa aprobetxatuz, eduki teknologiko handia duten proiektu berriak gestionatzeko aukera izan dugu. Eskerrak eman nahi diogu ere BIEMHeko antolakuntzari bisitariak erakartzeko egindako lana dela eta”.

Zigor Aizpurua
, DMG MORIko Euskal Herriko Regional Managerra

Kide eta teknologia berriak bilatzen ditugu gure enpresarako

“Kide eta teknologia berriak bilatzen ditugu gure enpresarako, gure enpresa zehaztasunezko mozketan erabiltzen diren erremintetan espezializatuta dagoelako. Digitalizazio prozesuaren aro honetan berritasunak ze norabide hartzen duten ikusi nahi dugu. Horretarako, erakusketa hau oso ona da”.

Hiroshi Nomura
enpresako presidentea (Japonia)

Bezeroak ez diren pertsonengandik bisita asko izan ditugu

“Bezeroak ez diren pertsonengandik bisita asko izan ditugu. Gainera, eskaerak itxi ditugu eta espero genuen baino gehiago saldu egin dugu, gure itxaropenak handituz. Gainera, azoka hau ezinbestekoa da Tier 1eko tailerrei eta subsidiarioei teknologia erakusteko, eskuragarria dela ikusi ahal izateko”.

Christian Postigo
Maquinser-ko ordezkaria

Bertatik bertara ezagutu nahi dugu herrialde honetako enpresen maila

“700 enpresa bazkide ditugu eta 300 bilioi yuaneko negozio bolumena. Txinako merkatuan makina asko behar dira, kalitatekoak eta funtzio anitzekoak, eta bertatik bertara ezagutu nahi dugu herrialde honetako enpresen maila, izan ere, iritzi bikaina daukagu herrialdearen gainean”.

Zuzendaria
Shangaiko moldeen Elkarteko zuzendaria

Guretzako oso interesgarria da BIEMH bisitatzea

“Guretzako oso interesgarria da BIEMH bisitatzea: Euskal Herriak oso aurreratua dagoen interesgune industriala da eta ekitaldia oso handia da, eskaintza zabala du. Gure kontaktuak zaintzea eta enpresa berriak ezagutzea interesatzen zaigu, automatizazioan, robotikan, soldadura eta estanpazioko  trokelgintzan gure hornitzaile kopurua handitu ahal izateko”.

Joao Esteves
KIRCHHOFF Automotive Deutschlandeko Senior Project Managerra

Gure helburua kalitate eta zerbitzuan lider bezala kokatzea da

“Gure helburua kalitate eta zerbitzuan lider bezala kokatzea da, bezeroa zainduz eta gure katalogoko gauza berezienak erakutsiz, 1.500 orrialde baino gehiago dituena. Hori dela eta, urte honetan azokaren aldeko apustua egin dugu, espazio gehiago eta pertsonal gehiago duelako, itzuliko gara”.

Carlos Arimón
Hoffmann Iberia Quality Toolseko zuzendari nagusia

BECk antolatu duen erosle programa honetan parte hartzea interesatzen zaigu

“BECk antolatu duen erosle programa honetan parte hartzea interesatzen zaigu gure erreminta hornitzaileen kopurua handitu nahi dugulako. Enpresa banatzailea gara, ikerketan eta garapenean oinarrituta, Rernishaw, Bridgeport, Manford eta beste hainbat marka internazionalak inportatzen dituena”.

Mostafa Bagheri
Tools Machine Manufacturing Co. enpresako Zuzendari Nagusia (Iran)