Euskal industriaren gainean eztabaidatu dute kazetariek eta enpresariek

Makina Erremintaren Biurtekoaren harira, bertan euskal ekonomiaren baitako sektore industrial garrantzitsuak eta traktoreak daudela (enpresa fabrikatzaileak, inportatzaileak, hornitzaileak, bezeroak, etab.), Euskal Kazetarien Elkarteak (EKE) eta Kazetarien Euskal Elkargoak (KEE), Bilbao Exhibition Centrerekin batera, mahai-ingurua egin dute kazetariekin eta enpresen eta erakunde ekonomikoen arduradunekin.

Jardunaldia inauguratu dute Xabier Basañez Bilbao Exhibition Centreren (BEC) zuzendari nagusiak eta Jesús Coterón Euskal Kazetarien Elkartearen (EKE) presidente eta Kazetarien Euskal Elkargoko (KEE) dekanoak.

Solasaldian, partaideek ondokoak izan dituzte hizpide: “Benetakoa da ekonomian sumatzen den hazkunde makroa?”, “Egia da krisitik indartsuago ateratzen ari garela?”, “Finantzazioak jarraitzen du izaten handicapa enpresetarako?” edota “Prest gaude industriaren eta mundu-mailako merkatuen eskakizun teknologiko berriei aurre egiteko?”.

Jardunaldian, parte hartu dute, batetik, Marco Pineda Elkargiren zuzendari nagusiak, Joseba Barandia Ekonomialarien Euskal Elkargoko kide eta Ekonometro Txostenaren arduradunak, Ana Belén Juaristi Engranajes Juaristi enpresako gerente eta 2016ko Enpresari Gipuzkoarrak, Martín Fernández Loizaga Hegan-Euskadiko Kluster Aeronautikoaren zuzendari elkartuak eta Fernando Arocena Bost Machine Tools Company enpresako zuzendari gerenteak, eta, bestetik, José Vicente Merino El Correoko Ekonomia atalburuak, Xabier Aja DEIA Ekonomiako kideak, Roberto Urkitza Estrategia Enpresarialen zuzendariak eta Carlos Etxeberri Diario de Noticias de Gipuzcoako Ekonomia atalburuak.

-ek idatzirik|2021-04-09T13:22:37+02:002 de ekaina de 2016|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top