M-Hren renove planak

M-Hren RENOVE PLANAK 107 MILIOI EUROKO INBERTSIO INDUZITUA LORTU DU

Arrakasta borobiltzat jo dute Makineria Industrialaren 2014ko Renove Plana, Eusko Jaurlaritzak sustatua eta SPRI-k kudeatua, izan ere, euskal gobernuak egindako 9,5 milioi euroko ekarpenarekin 107 milioi euroko inbertsio induzitua lortu baita.

Juan Ignacio García de Motiloa Eusko Jaurlaritzako Industria Sailburuordeak iragarri zuen emaitza hori prentsaurreko batean, ondoan Alex Arriola SPRI-ren Zuzendari Nagusia, Antxon López Makina-Erreminta Fabrikatzaileen Elkartearen (AFM) Presidentea, programan parte hartu duen sektore nagusiarena, eta Xabier Basañez BEC-en Zuzendari Nagusia zituela.

Garcia de Motiloak Renove Planaren helburu nagusia azaldu zuen, alegia, gure enpresak ahalik eta hoberen prestatuta egotea krisitik ateratzen garenerako, Makineria berrituaz eta egoera onean lehiakor erantzuteko espero daitekeen eskari hazkundeari.

Eusko Jaurlaritzako sailburuordearen hitzetan, lorturiko eskari izugarriak islatu egin du programak euskal enpresaren premia bati erantzuten diola eta gobernuak asmatu egin duela aplikatzean. Gainera, adierazi zuen lankidetza publiko-pribatuak mantendu beharreko politika industrialen bereizgarri izaten jarraitzen duela, eta euskal enpresek, horiek gidatzen dituzten zuzendariek, oso ahalegin handia egin dutela lehiakortasunaren, produktibitatearen eta enpresako lan-baldintzen hobekuntzan inbertitzeko.

Bestetik, Alex Arriola SPRI-ren Zuzendari Nagusiak bere erakundeak enpresekin duen hurbiltasuna nabarmendu zuen, baterako ekimenei ekiteko eta enpresa horien beharrak ezagutzeko orduan.

AFM-ren Presidenteak, Antxon Lópezek, bestalde, Renove Plan hau burutzeak sektorearentzat duen garrantzia nabarmendu zuen, baita enpresa pribatuetatik egindako inbertsioek eskaturiko ahalegina ere, merkatuek oraindik bizi duten ziurgabetasuna kontuan hartuta.

Azkenik, Renove Planaren emaitzen aurkezpen-ekitaldia 28. BIEMH-en egin izanaren garrantzia nabarmendu zuen Xabier Basañezek, azokak sektorearen suspertzearen hasiera izan nahi duen heinean.

-ek idatzirik|2021-04-09T13:26:03+02:005 de ekaina de 2014|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top