Teknologia beharrak nazioarteko erosleak erakarri ditu

Indiako BPG azkar hazten ari denez, dagoeneko % 7 baino handiagoa da eta herrialde asiarra Txinaren aurretik dago, aste honetan enpresa-erosle dezente bildu dira BECen teknologia bila. ADDIT3D bisitatzea eta teknologia horrek bere enpresari ekar diezazkiokeen aplikazio-aukerak ezagutzea, horixe izan da arrazoi nagusietako bat Santosh Porwalek, Shanti Iron & Steel galdaketa eta mekanizatu enpresa indiarreko bazkideak, aurrenekoz bisitatzeko BEC aste honetan. Enpresa prototipoak egiteko konponbide bila dabil, sail txikietarako, tamaina murritzeko horietarako; halaber, interesa dauka BIEMHeko automobilgintzan, softwarean, CAD/CAM eta makina-erremintan. Bestetik, Mti, banaketa-enpresa britainiarra, liderra bere esparruan era herrialde osoan 300 langileko sarea duena, hirugarren aldiz ari da parte hartzen BIEMHen. Enpresaren presidenteorde Nitin Mehrak adierazi du Espainiako makina kalitate handiko eta prezio oso lehiakorreko produktutzat jotzen dela, eta, ondorioz, ahalegina egingo dutela beraien fabrikatzaile-zorroa enpresa gehiagorekin handitzeko, arreta trenbide-arloari eta aeronautikoari bideraturiko teknologian jarrita.

Aljeriara, berriki, auto-fabrikatzaile handiak iritsi dira, Citroën, Peugot, Mercedes edota Renault, kasu; ondorioz, herrialdeko enpresek industria osagarria sendotu nahi dute, bazkide eta hornitzaile gehiago erakarrita, bai eta merkataritzako akordio berriak eginez ere. Xede horrekin etorri da BECera Tayeb Siad, automobilgintzako osagaien SIAD enpresaren zuzendaria.

Bestetik, Txinako ordezkaritzak ere, handienetako bat bera, automobilgintzaren sektorean dauka jarrita arreta. Shangaiko Moldeen Elkarteak 700 enpresa bazkide ditu, eta 300 bilioi yuaneko negozio-bolumena, eta haren presidentea lehen aldiz izan da BIEMHen. Besteak beste, bertako makineriak mundu-mailako rankingean duen posizionamendu ona azpimarratu du: “Txinako merkatuan, makina asko behar dira, kalitatezkoak eta funtzio anitzekoak, eta bertatik bertara ezagutu nahi dugu herrialde honetako enpresen maila, izan ere, iritzi bikaina daukagu herrialdearen gainean”.

-ek idatzirik|2021-04-09T13:22:56+02:001 de ekaina de 2016|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top