Vodafone eta “Gauzen Internet” BIEMHen 29. edizioan

BIEMHeko 4B pabiloian kokaturiko Vodafoneren standak hainbat trepeta eskaintzen ditu pertsonon eguneroko bizimodua errazteko, zenbait teknologiaren bidez. Teknologiok, Interneterako konexioaz baliatuta eta “Gauzen Internet” izendatuta, ibilgailuak kudeatzeko eta unean uneko kokalekua ezagutzeko aplikazioak garatzea lortu dute, beste gauza batzuen artean. (Irakurri gehiago…).

Teknologia nabarmenetako bat Router Machine Link 4G da, Vodafone Automotiverena; etengabe dago Interneti konektatuta, sentsoreak irakurtzeko eta makinaren denbora errealeko jarraipena egiteko.

E-Health tresna ere ikusgai dauka Vodafonek 29. BIEMHen. Horrekin, erabiltzaileak bere pultsua har dezake, hala nola sendagilearekin harremanetan jarri, baita jarraipen medikoa egin ere, gailu mugikor edo tableta baten bitartez

Vodafoneren standean eskuragarri dagoen beste berritasun bat Narrow Band IOT deritzona da, Internetera ingurune zailetan konektatzeko teknologia, esaterako, estaldura gutxi dagoenean; izan ere, bateriak 10 urtera bitarte iraun dezake eta ez du inolako mantentzerik behar. Orain arte, Aguas de Valencian probatu izan da, emari-neurgailuetan ura neurtzeko.

-ek idatzirik|2021-04-09T13:24:14+02:001 de ekaina de 2016|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top