WORKinn, enplegurako aukera bat

6.516 gaztek hartu zuten parte, gehienak lizentziatu berriak edo LHko azken mailetan dabiltzanak, Workinn-Enpleguaren eta Prestakuntzaren lehenengo Foroan. Bertan, 100 lan-eskaintzaren baino gehiagoren berri eman zitzaien partaideei, bai eta aholkularitza orokorra ere. Jardunaldietan, hainbat gai jorratu ziren: “Profil profesional berrien gaitasunak eta trebetasunak”, “Lan-merkatuan sartzeko aukerak”, “Zeren bila dabiltza gure enpresak?”, “Nola baliatu Internet zure lan-bilaketan” eta “Esperientziak enpresekin ikasketak egin bitartean”. Hitzaldiotan, zuzenean hartu zuten parte azokako erakusketarietako askok, esaterako, Denbolan, Gestamp, Grupompleo, Fagor Arrasate, Danobat, Nortempo, Matrici, Michael Page, Batz,  Arisa,  Bizkaiko Foru Aldundia, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitateak.

-ek idatzirik|2021-04-09T13:22:00+02:008 de ekaina de 2016|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top