“You make it big”: erakusketariak, 29. BIEMH-eko benetako protagonistak

Konponbide adimendunetarako teknologia adimenduna Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoan

Makina-erremintaren munduko enpresa nagusien partaidetzak Europako azoka garrantzitsuenetakoa bihurtu du BIEMH, bere espezialitatean, beraz, aukeraturiko leloa, “You make it big” (Aparta, zeuri esker), azokako benetako protagonistei eskainiko zaie: erakusketariei. Mezuak zuzeneko keinua egiten die enpresa horien sendotasunari, produktu espezializatua eskaintzen baitute, teknologikoki berritzailea eta balio erantsi handikoa, eta 2014ko leloarekin egiten du bat: “Think big, think BIEMH” (piensa en grande, piensa en BIEMH) . Bestelako irudiarekin, fabrikazio adimentsuan eta 4.0 industrian ardaztua, azokak dagoeneko ekin dio kanpaina komertzialari, 2016ko maiatzaren 30etik ekainaren 4ra Bilbao Exhibition Centren egingo den 29. edizioarekin amaituko dena.

Laugarren iraultza industrialak erronka berriak dakartza, hala nola lan-paradigma berria; BIEMHeko enpresa erakusketariak horiei erantzuten saiatuko dira, konponbide aurreratuak eskainita ondoko sektoreetan: makinak, erremintak, osagaiak eta osagarriak, prozesuen eta fabrikazioaren automatizazioa, metrologia eta kalitate-kontrola, materialak eta zerbitzuak eta fabrikazio gehigarria. Ekoizpen-lantegietan bertan makinak eta sistemak harremanetan egotea eta kanpoaldearekin informazio asko eta sarri trukatzea dira fabrika adimendun berrien ezaugarri nagusiak. Fabrika horietan, nabarmentzen dira softwarearen garapena, datuen azterketa masiboa egiteko eta datuok biltegiratzeko sistemak, sentsoreen eta elektronikaren erabilera eta gizonaren eta makinaren arteko bizikidetzarako formula berria.

BIEMHen, gainera, aurrerapen teknologikoek negozio-aukera berriak eragingo dituzte, bost kontinenteetako profesionalak izango baitira bertan. Azokan, edizioz edizio, erakusketariek eurek erabakitako lehen-mailako interesa duten merkatuetako erosleen ordezkaritzak izaten dira. 2014koan, 57 herrialdetako 35.000 lagun izan ziren guztira, makina-erremintaren sektorearen suspertzea eraginda, guztira 1.314 enpresa erakusketarik erakutsi zutena.

BIEMH 2016 azokaren aurkezpen ofiziala Milanen egingo da datorren urrian, EMOren baitan. Bertan, deialdia egingo zaie nazioarteko enpresen, erakunde eta hedabideen ordezkariei, ezagutzera emateko sektore nazionalaren eta bertako enpresa punta-puntako zenbaiten egungo egoera ekonomiko, komertzial eta teknologikoaren gako nagusiak. Makina-Erreminta, Osagarri, Osagai eta Erreminten Fabrikatzaileen Espainiako Elkartearen (AFM) aurreikuspena sektorerako da 2015 ekitaldia eskari-zorroa % 5-10 handituta bukatzea; hortaz, 2016rako igurikimenak onak dira.

Komunikazio Saila, 2015eko ekaina

 

-ek idatzirik|2021-04-09T13:25:26+02:0022 de ekaina de 2015|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top