DANOBATen xafla eraldaketarako dibisioak bobina bidez elikatutako xafla laser bidez ebakitzeko soluziorik aurreratuenak aurkeztuko ditu BIEHM 2018a
DANOBATen xafla eraldaketarako dibisioak bobina bidez elikatutako xafla laser bidez ebakitzeko soluziorik aurreratuenak aurkeztuko ditu BIEHM 2018a

Xaflaren eraldaketarako DANOBATek duen dibisioak, xaflaren merkaturako soluzio egokituen eta teknologia efizientearen fabrikazioa espezializatuta dagoenak, presentzia nabarmena edukiko du berriro Makina-erremintaren Espainiako Bienalaren hurrengo edizioan (BIEMH), maiatzaren 28tik ekainaren 1era bitartean, Bilbao Exhibition Centren (BEC).
Soluzio horiek DANOBATGROUPekin batera duen standean jarriko dira ikusgai, izan ere, DANOBATen xafla eraldaketarako dibisioa industri talde horretako kidea da. Stand horretan, beraz, DANOBAT eta SORALUCE bere marka ezagunen fabrikazio soluzio aurreratuak ikusi ahal izango dira, bai eta industria digitalerako dituen zerbitzu sendoak ere.
DANOBATen xafla eraldaketarako dibisioa azoka guneko 5 pabilioiko C/03 standean egongo da, eta 720 metro karratu edukiko ditu erakusketetarako. Bertan erakutsiko ditu, beraz, bobina metalikotik abiatuta laser bidez ebakitzeko soluziorik berrienak, bai eta digitalizazioaren eremuko soluzioen alde egindakoa ere.
 
DANOBAT LB Bobina metalikotik abiatuta laser bidez ebakitzeko makina
BIEMHn DANOBAT LB makina jarriko da ikusgai. Bobina metalikotik abiatuta laser bidez ebakitzeko makina bat da, eta produktitate handia dauka, izan ere, konbinaten ditu zuntzaren teknologiak laser bidezko ebaketan aplikatuta dituen abantaila guztiak (efizientzia, moldakortasuna, mantentze lan minimoak, etab.) eta bobina metalikoak erabiltzeak dituen alde onak (%15eko aurrezpena ere materialaren kostuan eta xaflaren apobetxamendu handiagoa).  Kontzeptuaren helburu nagusia da, berez, prozesatu beharreko materialean aurrezpen garrantzitsua lortzea eta makinaren hustarteak murriztea, produktibitatea asko handitzeko.
 
Makina honek eskaintzen dituen abantailak asko dira, eta haien artetik nabarmendu ditzakegu xafla zatia bereizteko ematen duen aukera eta nesting dinamikoak kudeatzekoa, pieza bukatuak automatikoki sailkatuta.  Gainera, automatizaziorako hainbat soluzio eskaintzen ditu, bai bobina elikatzeko, bai pieza bukatuak automatikoki pilatzeko.  DANOBAT LB makina tolestaketa soluzio bat baino gehiagorekin konbinatu daiteke, lerro malgu osoa lortzeko sistema bakarrean.
Bobinati abiatuta laser bidez ebakitzeko sistema honen aplikazio eremua oso zabala da; beraz, beharrezkoa da kasu bakoitzean aztertzea zein diren bezeroaren premiak: ebaki beharreko material motak eta lodierak; beharrezko produktibitatea; piezen ezaugarriak; etab. 
Adibidez, sektore hauetan erabili daiteke makina:
Automobilgintza: Ibilgailuen egitura piezak.
Sukaldeko tresneria: Diskoak lapiko, zartagin, paella ontzi, aizto eta abarretarako.
Silo metalikoak: Silo metalikoen sabaien sektoreak
Argiteria: Argiterien gorputzak
 

Berri hau ondorengo erakuslearena da: DANOBAT - Div. Sheet Metal