Zuntz laser bidezko ebaketa DANOBAT, IRIS modelua
Zuntz laser bidezko ebaketa DANOBAT, IRIS modelua

DANOBATen IRIS zuntz laser bidezko ebaketarako makina produktibitate handikoa da eta honako ezaugarri hauek nabarmentzen zaizkio:

· Ebaketa eta piercing-erako abiadura handia egoera solidoko laser honek sortutako dentsitate handiko sortari esker.

· Azelerazio handiak ebaketan zein posizionamenduan, makinak motor linealetan oinarritutako zinematika duelako.

· Alfer-denbora minimoak mahaien aldaketa automatikoari esker.

·  Layout sinple eta trinkoa. Zuntza erabiltzeak sinplifikatu egiten du makinaren arkitektura, sorta hari bidez garraiatzen baita.

 

Produktu hau erakusketariak esleitua izan da kategoria honetara:
MAKINA-ERREMINTAK / XAFLA MOZTEKO MAKINAK / LASER BIDEZKO EBAKIDURA MAKINAK

Produktu hau ondorengo erakuslearena da: DANOBAT - Div. Sheet Metal

Erakusketariaren beste produktu batzuk