DANOBATGROUPek BIEMHen aurkeztuko ditu fabrikazio aurreratuan garatu dituen azken soluzioak eta industria digitalerako dituen zerbitzu sendoak
DANOBATGROUPek BIEMHen aurkeztuko ditu fabrikazio aurreratuan garatu dituen azken soluzioak eta industria digitalerako dituen zerbitzu sendoak

  • Makina-erreminten industri taldeak DANOBAT eta SORALUCE bere marka nagusiek soluzio aurreratuen garapenaren alde egindakoa erakutsiko du azokan
  • Taldearen negozioek automatizazio maila handiko giltza eskura erako proiektuak gauzatzeko dituzten ahalmenak ere aurkeztuko dira
  • 720 metro karratuko erakusketa gune batean, DANOBATGROUPek balio erantsi handiko zerbitzuetan duen eskaintza eta industria digitalerako duen balio proposamen sendoa ere erakutsiko ditu.

Maiatzaren 28tik ekainaren 1era arte, Makina-erreminten Espainiako Bienalaren beste edizio bat egingo da (BIEMH) Bilbao Exhibition Centren (BEC), eta DANOBATGROUP enpresa taldeak, zeina makina-erreminten eta ekoizpen soluzio aurreratuen fabrikazioan espezializatuta baitago, berriro ere presentzia nabarmena edukiko du bertan.

Taldeak 720 metro karratuko erakusketa gunea edukiko du azokan, 5. pabiloiaren C/03 standean, eta gune horretan DANOBAT eta SORALUCE bere markarik nabarmenenek makina aurreratuen garapenean duten ahalmena erakutsiko du. Azken teknologiez hornitutako makinak dira, egiten dituzten fabrikazio prozesu guztien ahalik eta doitasun eta fidagarritasun handiena bermatzeko.

Bienala taldeak soluzio aurreratuen garapenean egin duen bidea aurkezteko agertokia izango da. Balio erantsi handiko piezen fabrikaziorako bereziki diseinatutako eta sektore estrategikoko fabrikatzaileek, hala nola automobilgintza, aeronautika, tren garraio, energiaren sorkuntza edo xaflaren deformazioaren sektoreetakoek dituzten betekizunetara egokitutako soluzioak besteak beste.

Azokan, halaber, taldeak giltza eskura erako lerroen eta automatizazio maila handiko fabrikazio sistema integralen garapenean dituen gaitasunak erakutsiko ditu. Proiektu horien barruan sartzen dira aurretiko ingeniaritza, fabrikazio prozesuen eta zehaztapen teknikoen azterketa, bai eta ekipoen fabrikazioa eta hornidura eta proiektu osoa prest jartzeko lanak ere.

Erreferentea digitalizazioan

Azken aurrerapen teknologikoei esker balio erantsi handiko zerbitzu berriak eskaini daitezke, eta, testuinguru horretan, DANOBAT eta SORALUCE BIEHM azokaz baliatuko dira serbitizazioan duten eskaintza erakusteko, zeinarekin makinen kudeaketa adimenduna eskaini, mantentze lanetarako estrategiak hobetu, ekipoen lehiakortasuna areagotu eta fabrikazio planten ekoizpena optimizatu nahi den. Informazio gehiago

Berri hau ondorengo erakuslearena da: DANOBAT GROUP S.COOP.