DANOBAT CG-1000 : PRODUKTIBITATEA ETA HARIEN ARTEZKETA
DANOBAT CG-1000 : PRODUKTIBITATEA ETA HARIEN ARTEZKETA - Azokan

Danobat CG-1000 makina, bezeroekin elkarlanean aritzearen emaitza dena, CBNaren benetako aukera gisa aurkezten da, unitate kopuru handia ekoitzi behar denerako.

Makina kanpoaldeak artezteko diseinatu da, eta hariak artezteko duen ahalmenagatik nabarmentzen da. Harri konfigurazio zabala dauka, aplikazio sorta  zabal batean aplikatu ahal izateko.  Artezteko makinak duen egitura bere zurruntasunagatik nabarmentzen da, bezeroak eskatutako produktibitate handiak arrakastaz bete ditzake-eta. Harri buruak 80m/s-ko abiadura periferikoa hartzen du, ohiko harri urratzaileekin behar den artezketa tartea estalita. Emaitza gisa, nabarmen murrizten da ziklo denbora, bikoiztu egiten da harrien bizitza baliagarria eta hobetu egiten da prozesuaren egonkortasuna.

CG-1000 makinak prozesu-osteko neurgailu bat du, azken mekanizazioan eskatzen diren doitasuneko perdoiak egiaztatzeko, eta horrekin posible da ziklo denbora murriztea. Eta CG makina guztiek bezala, Danobat DoGrind+ dauka. Danobatek berak garatutako software bat da, intuitiboa eta erabiltzen erraza.

CG makinen gama eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan ekoiztea bermatzeko diseinatuta dago, mantentze lanetarako tarte minimoak utzita. Gainera, Danobatek OEM piezen stock handia dauka beti, trukerako programa azkarra eta horiek azkar eta bigarren aldeen esku hartzerik gabe entregatzeko aukera eskainita. Horrek denak laguntzen du makinen urteko erabilgarritasuna handia izaten, %98 ingurukoa baita.

Danobatek, halaber, giltza eskura erako soluzio automatizatuak eskaintzen ditu CG makinetarako,  modulu estandar gisa garatuta, bai eta soluzio efizienteak, trinkoak eta kostu egokikoak ere. Automatizazioko soluzio integratuak ez ezik, bezero bakoitzaren eskakizun bereziak betetzeko sistemak garatzen ditu.

 

Nobedade hau ondorengo erakusketariarena da: DANOBAT SDAD. COOP.