Protagonismo nabarmena robotika, automatizazio eta digitalizazioarentzat

BIEMH robotikarako, automatizaziorako eta digitalizaziorako Estatu mailako erreferentziazko ekimena da. Maila goreneko topaketa honek 33. edizioan erakusketa-gune berezia izango du hiru sektore horietako enpresa erakusketarientzat, industria aurreratuaren lehiakortasunari eta eraginkortasunari egiten dioten ekarpenagatik.

Hurrengo aukerak ematen ditu proposamen abangoardista honek:

  • Negozio-aukera berriak eta hobetuak
  • Enpresa erakusketarien presentzia nabarmentzea
  • Bisitarien arreta erakartzera bideratutako jarduerak eta edukiak dituen gune espezializatua
  • Hiru sektore horiek industrian duten garrantzia transmititzea, lehiakortasunean eta berrikuntza teknologikoan aurrera egiteko giltzarri gisa