Legezko oharra

Legezko oharra2022-03-09T13:25:18+01:00

BILBAO EXHIBITION CENTRE, aurrerantzean BEC, Azkueko erronda, 1 – 48902 Ansio-Barakaldon helbideratua dagoena eta IFZ: ES A-95135984 duena, webgune edo atari honen jabea da eta Interneteko erabiltzaileen eskura jartzen du bisitariei BECek dituen zerbitzuen, jardunaldien, aretoen, azoken eta gertakizunen berri emateko helburuarekin jartzen du erabilgarri, bai eta aipatu bisitarien, erakusketarien eta BECen artean komunikazio eta zerbitzu bide berria zabaltzeko ere.

Interneteko atari honetako orrialde eta domeinu guztietarako sarrera doakoa eta anonimoa da segurtasunagatik Erabiltzailearen erregistroa eskatzen denetan izan ezik, segurtasun arrazoiak medio betiere.

ATARIA ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK

Sarrera, jabetza industriala eta intelektuala eta hiperesteken politika

Atari honek dituen zerbitzuetara sartzea eta erabiltzea boluntarioa da eta dokumentu honetan azaldutako baldintza orokorrak onartzea dakar.

Zerbitzuetan nabigatzea eta zerbitzuok erabiltzea erabilerarako baldintza orokorrak Erabiltzaile moduan inolako erreserbarik gabe onartzen direla esan nahi du. BECek edozein unetan eta aldez aurretik ohartarazi gabe, baldintza orokorrak izateko aukera izango du atarian aldaketen berri emanez, erabiltzaileek aurretik ezagutzeko aukera izan dezaten.

Erabiltzaileak atarian eskaintzen diren edukiak erabiltzeko konpromisoa dauka (markak, izen komertzialak, diseinu industrialak, diseinuak, testuak, argazkiak, irudiak, logotipoak, ikonoak, softwarea edo BECi edo atarian sartzea onartu duten hirugarrengoei eragiten dioten erabilera industrial eta komertzialak babestutako bestelako edozein zeinu), modu zuzenean eta zilegian.

Zentzu horretan, Erabiltzaileak Atariaren edukiak edo gailu teknikoak ez erreproduzitzeko, banatzeko, eraldatzeko edo aldatzeko konpromisoa dauka, bai babesteari bai konfigurazioari dagokionez.

BECek ez ditu bere gain hartuko hirugarrengoek Atarian sartutako markak, izen komertzialak, diseinu industrialak, diseinuak, testuak, argazkiak, irudiak, logotipoak, ikonoak, softwarea edo BECi edo atarian sartzea onartu duten hirugarrengoei eragiten dioten erabilera industrial eta komertzialak babestutako bestelako zeinuak erabiltzeagatik gerta daitezkeen arau-hausteak.

Era berean, Erabiltzaileak ez ditu Atariaren ohiko erabilerak edo beste erabiltzaileen zerbitzuak kaltetuko, gauzaeztanduko, orrialdeak kargatuko edo kaltetuko.

Erabiltzaileak ezingo du beste webgune batetik hiperestekak ezarri BECen aldez aurreko baimenik gabe.

BEC ez da loturen bidez ezarritako web orrien edukien erantzule izango, ez eta orrialde horiek hirugarrengo horien eskubideei eragindako arau-hausteena ere.

Norberaren Datuen Babesa

15/1999 LOPD eta 34/2002 LSSI-CE legeak betez, interesa duenari boluntarioki ematen dituen izaera pertsonaleko datuak, bai eta korreo elektronikoa ere, BEC arduradun den fitxategi automatizatu batean (Datuen Babeserako Agentziako Erregistro Nagusian fitxategi horren berri eman da) gordetzen ditugula jakinarazi nahi dugu. Interesa duenak bere datuak bidaltzean, horiek erabiltzea espresuki baimentzen du aldian behineko komunikazioak egiteko, posta elektroniko bidez egitekoak direnak barne. BECek bere kabuz edo bere enpresa laguntzaileen bitartez antolatutako azoka jardueren berri emateko –jarduerak, edukiak, zerbitzuak– izango dira komunikazio horiek. Halaber, zure datuak BECen enpresa laguntzaileei helarazi ahal izango zaizkiela informatzen dizugu, aurrekariak, edukia eta bilakaera barne, beti ere konfidentzialtasun betebeharrarekin, kontratu bidezko harreman batetik eratorritako helburu operatibo eta kudeaketazko hutsarekin.

Erabiltzailearen eskubideak: BECek datuon sarbide, zuzenketa, oposizio eta baliogabetze eskubidea duzula jakinarazten dizu, BECera gutuna igorriz: Datuen babesa, Azkueko erronda, 1 – 48902 Ansio-Barakaldo helbide arruntean edo posta elektronikoan.

e-mail: [email protected]

Erabiltzailearen adostasuna: Erabiltzaileak Atarian nabigatzerakoan emandako datuak edota bertan dagoen edozein formulario betetzerakoan emandakoak aurretik aipatutako datu pertsonalen fitxategi automatizatuan sartzea baimentzen du, baita sor daitezkeen balizko harreman komertzialetatik eratorritakoak ere.

Cookies: BECek Erabiltzaileari jakinarazten dio Atariko edukietarako hainbat sarbidetan alta fitxategiak edo antzekoak betetzea eska daitekeela, eta bertan datu pertsonalak sartzeko eska dakiokeela Erabiltzaileari. Era berean, bere zerbitzuak hobetzeko helburuarekin, BECek “cookie” programak abiaraz ditzake, horien bitartez Erabiltzailearen datu pertsonalak lortzeko.

BECen arduren esklusioa

BECek ez du uneoro Erabiltzaileek Atarian egin dezaketen erabilera kontrolatzen, zentzu horretan, ez du Erabiltzaileek dokumentu honetan zehaztutakoa bete ez eta egindako jardueren gaineko ardurarik hartuko.

BECek ez du bermatzen bere Atarian birusak ez direnik egongo, ezta berau hornitzen duen Zerbitzarian ere; halaber, ez du bermatzen beste pertsona batzuek egindakoengatik Erabiltzailearen sistema informatikoan aldaketak sor ditzaketen beste elementurik ez egotea edo beste pertsona batzuek hiperesteka ez baimenduak ez egitea.

Dena den, BECek Atariaren funtzionamendua bermatzeko eta Erabiltzaileari kaltea eragin diezaioketen birusen eta beste osagaien existentzia eta transmisioa saihesteko beharrezko neurri guztiak hartu dituela adierazten du, bere aukeren arabera eta teknologien egungo egoeraren arabera.

BECek ezin du bermatu bere edukien zehaztasuna, ezta horien jarraitutasuna ere, eta alde bakarreko erabakiz horiek erabat edo neurri batean aldatu eta moldatzeko eskubidea bere egiten du; halaber, egoki deritzonean sarbidea eten edo galaraz dezake.

Atariaren katalogoak

BECek egin diren edo aurki egingo diren hainbat ekitalditako Katalogoak ditu ikusgai Atariko zenbait gunetan, Erabiltzaileak kontsulta ditzan. Katalogo horiek dagokien ekitaldietakoak baino ez dira eta erakusketariek berek emandako datuak biltzen dituzte Erabiltzaileari ezagutarazteko

BECek erakusketariek emandako informazioei dagokien edozein ardura hartzeari uko egiten dio, erakusketariak berek baitira informazio horien egiazkotasunaren eta zilegitasunaren erantzule bakarrak.

Legedi aplikagarria

Atariaren Erabiltzailearen eta titularraren artean sortutako harremana legedi aplikagarriaren eta dagokion jurisdikzioaren gainean indarrean den araudian oinarrituko da. Hala ere, araudiak aldeei foru baten eraginpean egoteko aukera ematen dienean, BEC eta Erabiltzailea, beste edozein foruri uko eginik, Bilboko Epaitegi eta Auzitegien mendean izango dira. Edonola ere, Espainiako Ordenamendu Juridikoko arauak aplikatuko zaizkie.

Informazio Orokorra

Bilbao Exhibition Centre
Azkueko erronda 1, 48902 Ansio-Barakaldo
IFZ: ES A-95135984
Telf: +34 94 40 40 000
Faxa: +34 94 40 40 001
e-mail: [email protected]
BECen domeinu nagusia:
www.bilbaoexhibitioncentre.com

WEB-GUNEAREN BIDEZKO KONTRATAZIO BALDINTZA OROKORRAK

Honako Baldintza Orokorrek, kasuan kasu ezar daitezkeen baldintza bereziekin batera, arautuko dituzte BECen eta eskaintzen diren zerbitzuak Atariaren bidez kontratatzen dituzten erakusketarien artean.

BECek komunikazio zuzenerako bidea du atarian bere ekitaldietako erakusketariekin. Ekitaldi bakoitzeko webgunetik sar daiteke bertara eta zerbitzu elkarreragilea da; Erakusketariak bere parte-hartzearekin lotura duen informazio interesgarria sartu eta kontsulta dezake.

Erabiltzailea eta pasahitza

Gune honetara sartu ahal izateko, zeure erabiltzaile zenbakia eta pasahitza erabili beharko dituzu; horiek BECek emango dizkie erakusketariei era mailakatuan eta parte hartuko duten ekitaldia baino lehenagoko arrazoizko epe batean.

BECek Erabiltzaile eta Pasahitza helaraziko dio BECen aurrean erakusketariaren ordezkaria denari. Datuok konfidentzialak dira. Erakusketariaren erantzunkizuna da horiek beste pertsona batzuek modu ezegokian erabiltzea saihestea, eta BECek uko egiten dio horri dagokion edozein ardurari. BECek aldaketak egin ahal izango ditu Erabiltzaileari jakinarazi ondoren; hala, aldatutako gakoak ez dira baliozkoak izango.

Sartzeko baldintzak:

Gune honetara sartzeko BECek bidalitako erabiltzailea baino ezingo da erabili. Erabiltzailea eta pasahitza idazterakoan sistemak konbinaketa baliozkoa den ala ez egiaztatuko du.

Konbinaketa hori zuzena ez bada, erabiltzaileari jakinaraziko zaio dagokion mezuaren bitartez.

Sartzeko hiru saiakera oker eginez gero, kontuaren blokeatze automatikoa gertatuko da. Kontua desblokeatzeko [email protected] egaz harremarretan jarri.

Aplikazio honek cookieak behar ditu funtzionatzeko, beraz, horiek gaituak izan beharko dituzu nabigatzailean.

Ezin du gaituta eduki Pop-up blokeatzailea den softwarerik.

Baldintza Orokorrak

Honako Baldintza Orokorrak osatu dira Kontratatze Baldintza Orokorrei buruzko apirilaren 13ko 7/1998 Legearen arabera, abenduaren 17ko 1906/1999 Errege-Dekretuaren arabera, zeinaren bidez kontratatze telefoniko edo elektronikoa baldintza orokorretan arautzen baita eta 7/1998 Legeko 5.3 artikuluan garatzen baita, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako uztailaren 19ko 26/1984 Legearen arabera, Txikizkako Merkataritzaren Antolamendurako urtarrilaren 15eko 7/1996 Legearen arabera eta, hala badagokio, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuetarako uztailaren 11ko 34/2002 Legearen arabera.

Atariko edozein zerbitzu baliatzeak Kontratatze Baldintza Orokor guztiak onartzea dakar Erabiltzailearen aldetik, baita Atariaren Erabilpenerako Baldintza Orokorrak eta, kasuan kasu, zerbitzua baliatzeko dagokion ekitaldiaren webguneetan argitaratutako Baldintza Bereziak ere.

BECek jakinarazten du eskainitako zerbitzuak baliatzeko tramiteak honako baldintzetan aipaturikoak direla eta zerbitzu zehatz bakoitzari dagozkionak, aldiz, pantailan azaltzen direnak.

Kontratatze prozesuetan BECi emandako informazio guztia bilduko da eta Erabiltzaileak berak egindako eragiketa guztien gaineko informazioa eskatu ahal izango du aurreko 3 hilabeteetan, beti ere BECi zuzendutako fax edo posta elektroniko bitartez aurrez eskatzen badu.

BECeko Atarira eta zerbitzuetara sartzeko behar diren bitarteko tekniko guztiak Erabiltzailearen kontura izango dira esklusiboki, baita zerbitzuak baliatzeak eragin ditzakeen bestelako zerga edo gastuak ere.

Honako Atariaren bitartez egindako kontratu guztiak legedi aplikagarriaren eta dagokion jurisdikzioaren gainean indarrean den araudian oinarrituko da. Hala ere, araudiak aldeei foru baten eraginpean egoteko aukera ematen dienean, BEC eta Erabiltzailea, beste edozein foruri uko eginik, Bilboko Epaitegi eta Auzitegien mendean izango dira.

Go to Top