2024. BIEMH: Industriaren etorkizunari aurrea hartzen dioten ezagutza, teknologia eta aukerak

BIEMHen 32. edizioa EMO Hannoverren aurkezten da

EMO Hannover izan da fabrikazio aurreratuan liderra den nazioarteko BIEMH azokaren kanpaina abiarazteko aukeratutako topagunea. Antolatzaileek 32. edizioa aurkeztu dute enpresetako ordezkariekin, sektoreetako elkarteekin eta nazioarteko komunikabideekin izandako bileretan.

Are you ready? da irudiarekin batera edizio honetako leloa. Sektoreko liderren eta profesionalen jakin-mina pizteko eta industriarako berdingabea den ekitaldi honen parte izatera gonbidatzeko sortutako galdera. Azokak teknologiaren eta ezagutzaren ateak zabaltzeko helmuga gisa eta etorkizuneko aukerekin elkartzeko leku gisa duen esentzia erakusten du galdera-ikur gorri handiak.

Hala, hitzordua aukera komertzial bikaina da duen ibilbideagatik eta posizionamenduagatik, baina baita industriaren eta teknologiaren zuzeneko ikuskizuna eskaintzeko duen gaitasunari esker ere. Horretarako, aurkeztu den moduan, ekainaren 3tik 7ra Bilbao Exhibition Centreko sei pabilioitan sektoreko fabrikatzaile, inportatzaile eta hornitzaile nagusiak bilduko dira, mundu osoko bisitariei eta erosleei makina-erremintaren eta fabrikazio aurreratuaren arloko irtenbiderik eta aurrerapenik abangoardistenak erakusteko. Komertzializazio-kanpaina uztailean hasi zen eta, besteak beste, osagaien eta osagarrien, harroketako makinariaren, tresnen, deformazioko makinariaren, robotikaren eta automatizazioaren, metrologiaren eta kalitatearen kontrolaren sektoreetako enpresa liderrek bertan izango direla berretsi dute.

Funtzionamenduko makina handiak eta nazioartekotzea izango dira hortaz BIEMHren bereizgarri nagusiak. Alde horretatik, enpresa erakusketariak erakartzeko kanpaina egiten ari dira hainbat herrialdetan, hala nola Alemanian, Italian, Frantzian, Portugalen, Suitzan, Austrian, Taiwanen, Txinan, Turkian eta Erresuma Batuan. Halaber, erosleak gonbidatzeko VIP programa funtsezkoa izango da interesik handieneko ehunka profesional azokan egotea bermatzeko. Horretarako, hitzordua sustatzen ari dira, besteak beste, Mexikon, Alemanian, Italian, AEBn, Txinan, Frantzian, Portugalen, Turkian, Erresuma Batuan eta Polonian, baita Magreben eta Hego Amerikan ere.

Horrez gain, produkzio-prozesuen bilakaera azkarrari eta egungo zailtasunei erantzunez, BIEMH 2024k edukien agenda garrantzitsua izango du, eta, besteak beste, azterketarako, debaterako eta networkingerako esparruak izango ditu.

BIEMHarekin batera, industriaren eraldaketa digitalera bideratutako BeDIGITAL, Transforming Industry, ekitaldiaren seigarren edizioa eta fabrikazio aditiboaren eta 3D inprimaketen sektorean Espainiako erreferentziazko azoka den ADDIT3D ekitaldiaren zortzigarren edizioa egingo dira Bilbao Exhibition Centren. Bi ekitaldietan erakusketarien eremuak, produktuen aurkezpenak eta kongresuak izango dira, eta BIEMHrekin batera, agertoki ezin hobea eskainiko dute lehiakortasunaren egungo testuinguruaren gakoak jorratzeko.

Ekitaldi jasangarriak izanik, hiru hitzorduetan plan integral bat egongo da eta sei jarduketa-ardatzetan oinarrituko da: mugikortasuna, energia, ura, erosketak, azpiegitura eta hondakinak.

BIEMH 2024 AFM, Machine Tool Manufacturers; AIMHE, Machine Tools Importers eta Bilbao Exhibition Centrek antolatzen dute eta SPRI – Eusko Jaurlaritza da erakunde babeslea.

 

-ek idatzirik|2023-09-19T12:39:50+02:0019 de iraila de 2023|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top