Bihar iritsiko dira Bilbao Exhibition Centrera BIEMHeko Hosted Buyers’ Programmeko lehen ordezkariak hainbat herrialdetatik: Estatu Batuak, Frantzia, Alemania, Italia, Erresuma Batua, Portugal, Turkia, Kanada, India, Txina edo Mexiko. Guztiek harrera ofiziala jasoko dute azokan aurkeztutako erakusketa-eskaintzari buruzko informazioarekin eta gure herrialdean jarduera industrialak bizi duen egoerari buruzko datuekin. Ondoren, barrutiko pabiloi ugariak ezagutzeko bisita hasiko dute.
Mundu mailan liderrak diren enpresetan erabakiak hartzeko ahalmena duten 300 goi kargudun inguru bilduko ditu programak. Datu horrek agerian uzten du ekimen hori erakundeak egindako apustu arrakastatsua eta egokia izan dela. Enpresa horietako asko (70 baino gehiago) Mexikotik, BIEMHeko 32. edizioko herrialde gonbidatutik, iritsitakoak dira. Herrialde horrek presentzia esanguratsua dauka azokan eta merkatu estrategikoa da industriarentzat, batez ere, T-MEC akordioa sinatu zutenetik eta nearshoring politika aurrera eramaten hasi direnetik.
Lehiakorragoak eta eraginkorragoak izaten lagunduko dien teknologiaren bila datoz BIEMHera Hosted Buyers’ Programme-ko enpresak. Erakusketariek eskatutako enpresa bisitariak biltzen ditu programak, eta ehunka profesional estrategiko bertan izango dela bermatzen du. Basque Trade & Investment-en eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du porgramak.

Iruzkin bat utzi