Madrilgo eta Bartzelonako topaketa emankorren ondoren, enpresa, elkarte eta komunikabide espezializatuekin bilerak egiten jarraitzen du BIEMH azokaren antolakuntza-taldeak, azokaren baitako kanpainek arlo komertzialean, bisitarien arloan, komunikazio arloan eta zerbitzuen arloan izango duten garapena aurkezteko.
Bilbao Exhibition Centreren instalazioetan egin dute azken deialdia. Bertan, sektorearen egoera ona egiaztatu ahal izan dute, eta azokaren antolaketarekin lotutako alderdiak landu dituzte. Guztira 50 pertsona inguru parte hartu dute, eta oso modu positiboan baloratu dute hainbat arlotako arduradunekin lan-lerro zuzena irekitzeko aukera.

Iruzkin bat utzi