Bilbo dardarka jarri zuen BIEMH FEST-ek

Bilboko erdigunean ospatu zen atzo BIEMH FEST jaialdia, aisialdirako eta networkingerako topagunea. Bertan, astean zehar BIEMH, ADDIT3D, BeDIGITAL eta IMIC azoketan Bilbao Exhibition Centre-en parte hartzen ari diren bisitari eta erakusketariak bildu ziren.

Festara hurbildu zirenak hiriguneko hainbat establezimendutan elkartu ziren “pintxo-poteez” eta The Groovies musika-taldearen kontzertuaz gozatzeko, zeinaren folk eta disko estiloko musikak eta 70ko eta 80ko hamarkadetako arrakasten bertsioek giroa alaitu eta bertan zeudenen arteko harremanak erraztu zituzten.

BIEMH eta lurraldea elkartu zituen topaketak merkataritza eta ostalaritza sektoreak indartzen lagundu zuen.

-ek idatzirik|2021-04-09T13:16:40+02:0031 de maiatza de 2018|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top