Laugarren iraultza industrialak Fabrika Adimenduna edo 4.0 Industria izenekoa ekarri du. Industriak, orain, bertsio informatizaturantz bilakatzen ari dira, alegia, produktuaren eta bere fabrikazioaren digitalizaziorantz. Hala, prozesu guztiak elkarri lotuta eta elkarreraginean daude. 29. BIEMHek sektorearen oraina eta etorkizuna aztertu dituzten hitzaldi, bilera eta solasaldien programa zabala eskaini du.
Besteak beste, Siemens, Tecnalia, Houghton Ibérica, Rittal Disprel, S.A., Pilz, Fabrikazio Aurreratuko Zentro Aeronautikoa edo SPRI enpresa eta erakundeek sustatu dituzte eztabaidak eta hitzaldiak. Horietan, informazioa ekaini da hainbat arloren gainean: prozesu anitzetarako makina handiak, fabrikazio gehigarria, batasun-prozesuak, metrologia aurreratua… eta guztiek ere bertaraturiko ehunka lagunen harrera ona izan dute.

Iruzkin bat utzi