Addit3D: Hitzordu handia fabrikazio aditiboarekin eta 3Drekin

15 herrialdetatik etorritako 100 enpresa erakusketari baino gehiagok, 230 produktu, zerbitzu eta berrikuntza baino gehiagok eta edukiz beteriko programak fabrikazio aditiboaren eta 3Daren erakusleiho handia bihurtu dute azoka hau.

Aste honetan  Bilbao Exhibition Centrera datozen bisitari guztiek prozesu aditibo guztien irtenbiderik berritzaileenetara egokitutako azoka topatuko dute Addit3Den, sistema eta makina aurreratuen eta 3D inprimaketen sektoreetako enpresak, ekipamendu eta inprimagailuetakoak, industriarako aplikazioetakoak, lehengaienak, kontsumigarrienak, 3D inprimaketen zerbitzuetakoak, softwareetakoak 3D eskanerretakoak eta B+Geko eta prestakuntzakoak baitaude bertan. Halaber, bertan izango dira fabrikazio aditiboaren aplikazio industrialetako azpisektoreak, elkarte eta enpresa editoreak, kontsumigarriekin eta eskanerrekin lotutakoak, eta prestakuntza eta gaitasuna, ikerketa eta garapena, lehengaiak, zerbitzuak, sistemak eta makinaria eta softwareak eskaintzen dituztenak.

Fabrikazioa azkar doa aurrera egun, ohiko ekoizpen-prozesuetan ere sartu da, eta hala ari gara ikusten 6. pabilioiko Speakers´ Cornerretan dauden Innovation Workshopsetan. Eremu hori topagunea izango da, hainbat aurkezpen tekniko eta berritzaile labur izango baitira bertan, bisitariekin kontaktu zuzena eduki ahal izateko.

Addit3D Addimat-Fabrikazio Aurreratuaren eta 3D Teknologien Espainiako Elkarteak eta Bilbao Exhibition Centrek antolatzen dute. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren eta SPRIren laguntza eta HP, Meltio eta Pixel Sistemasen babesa ditu.

 

-ek idatzirik|2022-06-15T14:29:16+02:0015 de ekaina de 2022|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top