Aurkeztu du bere 2020 kanpainaren irudia makina-erramintaren nazioarteko bienalak (biemh)

“Mundua aldatuko duen teknologia” ezagutzeko gonbidapenarekin batera

BIEMH azokaren antolaketa-taldeak 2020ko maiatzaren 25etik 29ra hurrengo edizioa izango duen erakusketaren kanpainaren irudia aditzera eman du. Irudiaren edukia, bai grafikoa bai idatzizkoa, BIEMH azokak fabrikazio aurreratuaren azoka-buru gisa duen balioan oinarritzen da; izan ere, azokak “mundua aldatuko duen teknologia” erakusteko gaitasuna dauka, bere claim-aren arabera. Erdigunean dagoen metalezko esfera handi batek kontzeptu hau laburbiltzen du. Bertan, hitz-joko bat dago, “Know/now the future”; denborari, ezagutzari eta azokako enpresa erakusketariek duten berrikuntza-maila altuari erreferentzia egiten diena.

Batzorde Aholkulari Teknikoaren bilera aprobetxatuz, erakusketaren arduradunek bere kanpaina komertzialaren eta bisitarien kanpainaren ekintza-lerroak, eta baita haien mezu estrategikoak ere, aurkeztu nahi izan dituzte. Makina handiak funtzionamenduan, osagaiak, erremintak eta robotika ikusgai egotea, besteak beste, azoka honen ezaugarri bereizle izango dira berriro ere. Azoka zenbait herrialdetan sustatuko da, hala nola Alemania, Austria, Belgika, Txina, Danimarka, Estatu Batuak, Frantzia, Grezia, Herbehereak, India, Italia, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Suitza, Taiwan edo Turkia, esparru nazionalaz gain.

BIEMH azokaren komertzializazioa zenbait aste barru hasiko bada ere, stand-en erreserba % 17an dago dagoeneko; automobilgintzaren, osagaien eta osagarrien, erreminten, makineriaren eta metrologiaren sektoreetako hainbat erakusketarik bertan izango direla berretsi dute. Lehentasunezko izena emateko epea abenduaren 1ean bukatzen da. Aldi berean, bisitarien eremuan, lanean dihardute nazioko zein nazioarteko erosleen programa berezirako lehentasunezko herrialdeen zerrenda osatzeko; arreta, besteak beste, herrialde hauetan dago jarrita: Mexiko, Alemania, Estatu Batuak eta Portugal. Aurreko edizioetan bezala, programan erakusketarien eskariak barneratuko dira. Sektore elkarte nagusiekin elkarlan zuzena BIEMH azokaren arrakastaren gakoetako bat izango da.

Batzorde Aholkulari Teknikoaren bileran, hauek parte hartu dute: AFM-Advanced Manufacturing Technologies, erakusketaren elkarte antolatzailea, eta AIMHE-Makina Erremintaren Inportatzaileen Elkartea, Eusko Jaurlaritzarekin batera kolaboratzaile gisa parte hartzen duena.

-ek idatzirik|2021-04-09T13:16:16+02:0017 de maiatza de 2019|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top