Aurten SPRI Taldeak %8 handituko du euskal enpresentzat eta industriarentzat bideratutako aurrekontua

2020an 254 milioi euro banatuko dira arlo hauetan: teknologia, berrikuntza, 4.0 Industria, zibersegurtasun industriala, ekintzailetza, enpresen sustapena eta nazioartekotzea

Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikitako SPRI Taldeak 254 milioi euro inguru banatuko ditu ETE, startup, euskal industria eta teknologi zentroentzat. Helburua da aurrera eraman ditzatela teknologiako, zibersegurtasun industrialeko, ekintzailetzako, enpresen sustapen eta nazioartekotzeko, berrikuntzako eta 4.0 Industriako proiektuak, horretarako beraizik sortutako hainbat laguntza- eta finantzaketa-programaren bitartez. 254 milioi euroko kopuru hori iazkoa baino ia %8 gehiago da.

Zenbateko horretatik, 199 milioi bideratuko dira teknologiara (I+G) (190),  berrikuntzara (3), 4.0 Industriara (5) eta zibersegurtasun industrialera (2), 49 milioi ekintzailetza eta enpresen sustapenera, eta 5,6  milioi enpresen nazioartekotzera. Horrez gain, BEINT eta Global Training programek eta talentua erakartzeko programak beste 8 milioi euro jasoko dituzte.

Iaz SPRI Taldeak 235 milioi euro inguruko laguntzak banatu zituen 2.000 enpresa-proiekturen artean; horietatik, 189 teknologia, berrikuntza eta 4.0 Industria arloetako ekimenentzat izan ziren, 43 ekintzailetza eta enpresen sustapeneko proiektuentzat, eta nazioartekotzen laguntzeko programek 2 milioi jaso zituzten, kontuan hartu gabe talentua erakartzeko programen eta nazioartekotze beken 8 milioiak.

Zerrendatik kentzen baditugu enpresentzat ez diren programak (adibidez, Emaitek, teknologi zentroei zuzendutako programa baita), laguntzen % 47 Gipuzkoako enpresentzat izan ziren (74 milioi euro eta 1.047 proiektu onartu), % 43,1 Bizkaiko enpresentzat (67 milioi eta 674 proiektu) eta % 9,5 Arabako enpresentzat  (15 milioi eta 275 proiektu).  Lurralde bakoitzeko enpresen tipologia da kopuru horien eta laguntzen lurraldekako banaketaren atzean dagoen arrazoia, industria arloko ETEak gehiengoa baitira Gipuzkoan.

Iturria: SPRI

-ek idatzirik|2021-04-09T13:15:58+02:0029 de urtarrila de 2020|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top