BIEMH: Azoka liderra eta industria ikuskizuna zuzen-zuzenean

2024ko ekainaren 3tik 7ra bitarte Bilbao Exhibition Centren 32. edizioa egingo du

BIEMH, fabrikazio aurreratuari buruzko nazioarteko azoka liderra, Bilbao Exhibition Centrera itzuliko da 2024ko ekainaren 3tik 7ra bitartean. Arrakasta handia izan duten aurreko 31 edizioak eta mundu mailako prestigio handia izango ditu Makina-erremintaren Nazioarteko Biurtekoak atzean eta, beste behin, maila goreneko berrikuntza, teknologia, ezagutza eta negozioa bateratuko ditu.

Azokako Aholkularitzako Batzorde Teknikoak egunotan egin du hurrengo hilabeteotarako ildo estrategiko nagusiak aurkezteko lehen bilera. Topaketa horretan, sektore ugariek bizi duten egoeraren inguruko lehen azterketa egin da, gero erakusketarien eta bisitarien kanpainen inguruko puntu nagusiak lantzeko. Horietan, datorren urteko edizioak eskaintzen dituen berritasunak eta balio-proposamena, eta partaidetza-formatuekin, tresnekin eta zerbitzuekin lotutako alderdi zehatzak aztertu dituzte. Erakusketariek izena emateko epea uztailean, aste honetan bertan, irekiko da.

Gai-zerrendan, gainera, kanpainaren irudiaren aurkezpena gehitu da. Irailean egingo da aurkezpen ofiziala eta deialdi iraultzailearen bidez ikusmina sortzea du helburu. Bere ibilbideari eta posizionamenduari esker, BIEMH aukera komertzial bikaina dela erakutsiko da, baina aldi berean, zuzeneko ikuskizun industrial eta teknologiko gisa harridura eragiten duen ekimena ere bada.

Aholkularitzako Batzorde Teknikoak egindako bileran izan dira AIMHE-Makina-Erreminta Esportatzaileen Elkarteko, AFM-Machine Tool Manufacturers-eko eta Bilbao Exhibition Centreko ordezkariak (azoka antolatzen duten erakundeak). Horrekin lotuta, aipatu beharrekoa da SPRI Taldea-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia izango dela erakunde mailako partnerra.

-ek idatzirik|2023-07-11T10:57:26+02:0011 de uztaila de 2023|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top