BIEMH-ek 2022ko edizioari amaiera eman dio 51 milioi euro baino gehiagoko inpaktu ekonomikoarekin

BIEMH- Makina-Erremintaren Nazioarteko Bienalak amaiera eman dio ekainaren 13 eta 17 arten Bilbao Exhibition Centren egindako 31. edizioari eta inguruan 51 milioi eurotik gorako eragin ekonomikoa izan du, Barne Produktu Gordinari dagokionez. Horrek 1.031 enplegu zuzen eta 6,5 milioi euroko diru-sarrerak ekarri dizkio Foru Ogasunari.

Makina-Erremintaren Nazioarteko Bienalarekin batera, modu paraleloan Addit3d, BeDigital, IMIC-Industrial Maintenance Innovation Conference eta WORKinn-Talent Hub egin dira, eta hala, jarduera handiko astea izan da, 52 herrialdetako 35.000 bisitari eta 28 herrialdetako 1.400 enpresa erakusketari baino gehiago bildu dituena. Muntaia 14 egunez luzatu zen, eta 8.000 ibilgailu inguruk parte hartu zuten.

Helburuko sektoreka, Ostalaritzako zuzeneko gastua 29 milioi eurokoa izan da; Garraiokoa, 5,1 milioi eurokoa; Jolas eta Kultura Jardueretakoa, 828 mila eurokoa; eta Txikizkako Merkataritzakoa, 1,2 milioi eurokoa.

Zalantzarik gabe, BIEMH Euskadiko negozio-turismorako gertaera garrantzitsuenetako bat da. Hotelen, jatetxeen, merkataritza-establezimenduen eta aisialdiko establezimenduen okupazioak urteko indizerik handienetako bat izan du ospakizun-daten inguruan, eta hotelek % 100eko okupazio maila izan dute azokaren egun nagusietan.

BIEMHen datorren edizioa 2024ko ekainaren 3tik 7ra izango da.

-ek idatzirik|2022-06-27T12:08:52+02:0027 de ekaina de 2022|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top