BIEMH-ek 30. edizioa aurkeztuko du Hannoverren

Hurrengo asteazkenean izango da, hilak 20

BIEMHko antolatzaileek aste honetan aurkeztuko dute erakusketaren 30. edizioa komunikabideei, enpresei eta nazioarteko entitateei, Alemaniako Hannover hiriko EMO azokari onura ateraz. 2018rako, erakusketak negozio-eredu berriak ekonomiaren sektore estrategikoei hurbiltzeko apustua sendotu nahi izan du, lelo zuzen-zuzenarekin: “BE IN, BIEMH”. Horretarako, Xabier Basañezek, Bilbao Exhibition Centreko Zuzendari Nagusiak, bai enpresentzat bai azokarentzat hazkuntza-itxaropenak dakartzaten ikuspegi, kontzeptu eta gune berrietan oinarrituko du bere hitzaldia.

Hilak 20ko aurkezpenean, asteazkena, Xabier Ortuetak, AFM-Advanced Manufacturing Techonologies-en Zuzendari Nagusia, eta Nazioarteko Makina-Erremintaren Bienalaren erakusketari garrantzitsuetariko hiru ordezkarik hartuko dute parte: Jesús Mindegia, Juaristiren Zuzendari Komertziala, José Ignacio Nicolás Correa, Nicolás Correaren Zuzendaria, eta Ricardo Diego, Zayerren Export Area Managerra. Alemaniako azokako standak bisitatuz, denek sektorearen egungo egoerari buruzko iritzi eta ikuspuntua azalduko dute, eta etorkizun teknologikoak eskaintzen dituen aukerak zein diren aztertu, eta 2018ko BIEMH ospatzeari buruz hitz egingo dute.

Sektore metalmekanikoko azoka nagusia izanik, EMO abiapunturik onena da 30. BIEMHren nazioarteko kanpainari ekiteko, han biltzen baitira haren sektore aipagarrienak, hau da, metala prozesatzearekin eta makina-erremintarekin lotutakoak, fabrikazio-sistemak, bereizmen-erremintak, materialen fluxu automatizatua, besteak beste, eta baita teknologia informatikoa, industria-elektronika eta osagarriak ere.

-ek idatzirik|2021-04-09T13:21:30+02:0018 de iraila de 2017|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top