BIEMH-ek enpresei luzatuko die aldaketaren abangoardian kokatzeko gonbidapena

Hannoverreko nazioarteko bere aurkezpenean.

Hannover, 2017.09.20.- Industria 4.0, berrikuntza, nazioartekoratze, sistemen barneratze eta ekoizpen adimentsuan oinarritutako (guztiak “IN” hizkiez hasten dira gaztelaniaz) Nazioarteko Makina-Erremintaren Bienala aurkeztu da eguerdian Hannoverren. Negozio eredu berriak ekonomiarentzat estrategikoak diren sektoreetara hurbiltzeko xedea duen azokak 2018ko leloan jasotzen ditu haren helburuak, hain zuzen ere: “BE IN, BIEMH”.

30.edizioan, “erakusketak fabrikazio aurreratuan plataforma lider gisa sendotuko da espazio, produktu eta erakusketari berriekin”, Xabier Basañezek, Bilbao Exhibition Centre-ko Zuzendari Nagusiak iragarri duenez, EMO azokaren Juaristi, Nicolás Correa eta Zayer-en standetan izan den ekitaldiaren hasieran. “Bost egunetan zehar, ikuspegi eta kontzeptu berriak hobeto ezagutu ahal izango dira, eta fabrikazio adimentsuko irtenbide eta esperientzietan azken berrikuntzak zuzenean aztertuko dira. Gero eta zorrotzagoa den merkatu bati aurre egitea ahalbidetzen duten irtenbideak, oso interesgarriak diren hazkuntza itxaropenak ematen dituztenak, guretzat ere, eta baita azoka berarentzat”, azaldu du Basañezek.

BIEMH 2018k gune berri bat barneratuko du, BE DIGITAL deritzona, hain zuzen ere makinen eraldatzeko digitalera dedikatua, baina baita fabrikazio prozesu osoena ere, ezinbestekoa baita nazioarteko merkatuetan lehiatu eta produktu edo zerbitzu hobea eskaintzeko. Kongresu-erakusketak big dataren kudeaketak, zibersegurtasuna, gauzen internet edo automatizaziorako software soluzioek dakartzaten erronka handiak aztertuko ditu, besteak beste. Gainera, erakusketaren aldi berean, ADDIT3Dren hirugarren edizioa ospatuko da. Fabrikazio gehigarria eta 3D ekoizpenean adituak direnen arteko gai nagusietako bat bilakatu da, eta dagoeneko teknologia osagarria eta ezinbestekoa bilakatu da makina-erremintarako, modu esponentzialean hazten dena. Eskaintza osatzeko, WORKINN Industria Enpleguko Foroa ere izango da.

 “Zalantzarik gabe, gaur egungo teknologiari esker, inoiz eduki ez dugun lehiakortasun eta errentagarritasun mailak lortu ditugu”, nabarmendu du Basañezek enpresen eta entitateen ordezkarien eta nazioarteko komunikabideen aurrean, bere hitzaldiaren bukaeran. Azkenik, BIEMHren 30. edizioa, agian, bere ibilbideko asmo handieneko bat dela esan du, merkatuaren, industria ekoizpenaren eta kontsumoaren gorakadaren ondorioz.

Zentzu horretan, 2016an joera aldaketa bat nabarmendu zen, %13 bisitari gehiago bertaratu zirelarik  eta parte hartu zuten sektore guztietan % 13 eskaera gehiago itxi zirelarik. Guztira 1.533 erakusketari eta 40.000 bisitari profesional baino gehiagok hartu zuten parte. Eboluzio positibo honen ildotik, erakusketarien aurtengo merkataritza-kanpainak gorakada handiak bizi ditu 2016ko aldi berarekin alderatuta, eta ordezkariak izango dituzten enpresen kopurua oso handia, erakusketaren sektore nagusien ordezkariena: makineria, prozesuen automatizazioa, erremintak eta osagaiak eta metrologia.

Bestetik, bisitarien programak nazioarteko ikuspegia izango du ardatz, eta erakusketariei atzerriko merkatuetako bezeroak eta bezero izan daitezkeenak proposatzeko aukera emango die erosleen delegazioetan sartzera gonbidatuko dituelarik.

Ekitaldian ere parte hartu dute, besteak beste, Xabier Ortuetak, AFM-Advanced Manufacturing Technologies-en Zuzendari Nagusia, Jesús Mindegiak, Juaristiren Zuzendari Komertziala, José Ignacio Nicolás Correak, Nicolás Correaren Presidentea, eta Ricardo Diegok, Zayerren Export Area Managerra.

Xabier Ortuetak, AFM-Advanced Manufacturing Technologies-en Zuzenari Nagusia, hitzaldi baikorra egin du. “Itxaropentsu gara hurrengo edizioarekin; espainiar industriak bere ekipamendua berritu behar du lehiakorra izaten jarraitzeko, eta BIEMHen, enpresa erakusketariek erosteko asmoarekin eta inbertitzeko benetako proiektuekin bisitatuko gaituzten bezeroekin hartu-emanak izateko aukera izango dute”, adierazi du.

Ortuetak nabarmendu nahi izan du, gainera, BIEMH 2018ak ADDIT3Dren 3. edizioa barneratuko duela, Bilbao Exhibition Centre eta ADDIMATen arteko lankidetzari esker, zeina 2016an berrikuntza izan eta 2017an errepikatu zen. “Fabrikazio gehigarriari buruzko gune paralelo bat izateak etorkizuneko teknologia horrekin konpromisoa duten enpresa gero eta ugariagoak hartzen eta fabrikazio teknologien munduan aukera berriak irekitzen lagunduko digu”, esan du.

Bukatzeko, AFMren Zuzendari Nagusiak BIEMHko enpresa erakusketarien garrantzia nabarmendu nahi izan du: “gure ustez, hurrengo BIEMH nolakoa izango den azaltzeko modurik onena urtez urte hartara gerturatzen diren enpresen testigantza zuzena, argudioak eta balorazioa entzunez da.”

Erakusketarien ataleko lehen hitzaldia Jesús Mindegiak eskaini du, Juaristiren Zuzendari Komertziala, zeinak BIEMH kanporako erakusleiho eta erreferentziako azoka espezializatu gisa duen balioa nabarmendu duen. “Posten gaitu BIEMHren aurkezpen honetan parte hartu izanak, zeinean bere hasieratik parte hartu dugu. Guretzat industria ekoizpenaren erakusleiho aparta da, edizio guztietan Espainiako zein Europako beste herrialdeetatik etorritako (Frantzia eta Portugal bereziki) erosle eta inbertitzaileak elkartzen baititu. Hego Amerikako merkatuetan erreferentziako ekitaldi gisa ere nabarmentzen da, eta ohikoa da hango bisitariak ikustea”, adierazi du.

Mindegiaren hitzetan, “BIEMH etekin zein bereizmen handiko goi-teknologiako makinetan espezializatutako azoka da, eta neurri handiko piezentzako eskaintza ugaria aurkezten du, hau da, Juaristin guk fabrikatzen ditugun makinen bezalakoak, hain zuzen ere. Sektorean ohikoa denez, gure enpresak nazioartekotze-maila handia du. Egia esan, kanpora irten eta oso urrutira joan behar izan dugu gure fresatzeko makinak, mandrinatzeko makinak eta mekanizazio-zentroak saltzera, eta horregatik eskertzen dugu bereziki BIEMHek ematen digun hurbileko bezeroak topatu eta zuzenean gure produktuei buruzko iritzia ezagutzeko, eta baita euren etorkizuneko beharrak ezagutzeko aukera, gehienbat. Industria digitalak eta konektatuak zer eskatzen digun, zer egin behar dugun gure makinak eboluziona dezaten, industria desberdinen etekina hobetzen nola lagun dezakegun, eta halakoak dira BIEMH moduko azoketan ikasten duguna. Horregatik, gogoko dugu Bilbon egotea bi urtean behin.”

Bestetik, José Ignacio Nicolás Correak, Nicolás Correaren Presidentea, eboluzio teknologikoa eta haren eraginak aztertu ditu labur, eta baita BIEMH inbertsioko erabaki egokiak hartzeko topaketa gisa duen balioa ere. “1964z geroztik hartzen dugu parte BIEMHan. Lehengo urteetan, atzerriko teknologia atzitzea oso zaila zen, eta barne-merkatua zen gure negozio-iturri nagusia. Pixkanaka, teknologian aurrera egin genuen eta, ondorioz, beste merkatu eta sektoreetara sarbidea ere hobetu genuen. Ondorioz, merkatu globalean jarraitzeko enpresa fabrikatzaileak eraldatzen edo fusionatzen joan diren industriaren sendotze-prozesua gertatu zen”, adierazi du.

 “Gaur egun, BIEMHko erakusketari gehienek negozio eta inbertsio iturri garrantzitsu bat dugu atzerrian (gure ekoizpenaren %90a 20 herrialde baino gehiagotan saltzen dugu), baina nazioko merkatuan ere jarraitzen dugu jarduten. Azken urteotan, merkatuen egoera ez da izan ona, baina azken hiru urteotan hobekuntza nabarmena hauteman da, eta dinamika handiagoa. Berriz ere aurki ditzakegu lan asko duten, etorkizun oparoa aurreikusten duten eta inbertitzeko asmoa duten bezeroak. Guretzat garrantzitsua da BIEMHra joatea, aukera aparta baita eskura dauden teknologiak ezagutzera eman, hurbildu eta eskura jartzeko, gure bezeroen lehiakortasuna hobetzen jarraitu ahal izateko. Teknologia aurreratuenetan inbertitzea funtsezkoa da industria sendoa eta konektatua garatzeko eta, ondorioz, gure herrialdeko lehiakortasuna bermatzeko. Inbertsio zuzenerantz lehenengo urratsa emanaz, BIEMH da toki egokia”, nabarmendu du.

Bukatzeko, Ricardo Diego, Zayerreko Export Area Managerrak, goraipatu nahi izan du ZAYERrentzat BIEMH nazioarteko azoken zirkuituan ezinbesteko hitzordua dela. “Munduko ia herrialde guztietara esportatzen dugu, eta azoka ugari bisitatzen ditugu, baina haietatik BIEMH nabarmentzen dugu, hura baita barne-merkatuarekin dugun lotura. Halaber, beste herrialdeetara aterako ditugun berrikuntzak probatzeko toki aparta da. Hari esker, bezeroekin, hornitzaileekin, lagunekin eta baita lehiakide zuzenenekin ere harremanetan jartzen gara”, azpimarratu du.

“Urte asko daramatzagu BIEMHn parte hartzen. 1962an joan ginen lehenengo aldiz (Makina-erremintaren 2. Azoka Teknikoaren urtea), eta urte askotarako jarraituko dugu joaten. Guretzat, BIEMHri buruz hitz egitea, makina-erremintari buruz, produktibitateaz, lehiakortasunaz eta berrikuntzaz hitz egitea da. Gure soluzioekin industriaren gainerako sektoreetan lehiatzeko aukeran eta etekina izateko orduan eragina dugula nabarmendu nahi izaten dugu”, esan du Diegok, zeinak erakusketaren 30. ediziorako iragarpen baikorra egin du bukatzeko: “2018ko edizioan, 2016an bizi izan zen goranzko joerari eutsi, eta gure enpresek eskaini dezaketen teknologia aurreratua ezagutu eta erostera erakarriko dituen inbertitzaile eta erosle ugari azokara etortzea espero dugu”.

BIEMH, Bilbao Exhibition Centre-k eta AFM-Advanced Manufacturing Technologies-ek antolatua, Eusko Jaurlaritzaren eta AIMHE, Makina Erremintaren Inportatzaileen Elkartearen laguntza du. 2018ko maiatzaren 28tik ekainaren 1era izango da 30. edizioa.

-ek idatzirik|2021-04-09T13:21:25+02:0020 de iraila de 2017|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top