BIEMH erakusketak 4.0 industriaren mugak areagotuko ditu asmo handiko 30. edizioarekin

Hasi da 2018ko maiatzaren 28 eta ekainaren 1 bitartean izango den erakusketaren kanpaina

4.0 industria, ekoizpen adimendua, sistema bateratuak, nazioarteko aukerak, berrikuntza eta joerak… BIEMHk asmo handiko proposamena antolatu du 30. Ediziorako, non fabrikazio aurreratuko plataforma lider gisa, bere mugak areagotuko dituen, espazio, produktu eta erakusketari berriekin. Gero eta zorrotzagoa den merkatuaren buruan, negozio-eredu berriak ekonomiaren sektore estrategikoko eredu berriei hurbiltzearen alde egingo du, horien artean automobilgintza, aeronautika, energia edo ekipamendu-ondasunak, eta aldaketaren abangoardian jartzeko gonbidapen zuzena luzatzen die enpresei honen bitartez. “BE IN, BIEMH”.

Ondorioz, eta bost jardunalditan zehar, BIEMH erakusketako parte-hartzaileek Laugarren industria iraultzaren paradigma berriak hobeto ezagutu ahal izango dituzte eta baliabideen optimizazio eta produktuen pertsonalizaziorako soluzio anitz aurkituko dituzte bertan, eta azokarentzat ere etorkizun ona eta hazkuntza espero dira. Digitalizazioari buruzko espazio berria, non big dataren kudeaketak, zibersegurtasunak edo ekoizpen-prozesuen automatizaziorako software-soluzioek planteatzen dituen erronkak aztertuko diren. WORKINN Enplegu eta Prestakuntza Foroaren hirugarren edizioak eta ADDIT3Dek, fabrikazio gehigarriaren eta 3D-ko azken berrikuntzekin osatuko dute hurrengo urteko eskaintza.

Makina-erremintako Bi Urtean behingo Nazioarteko Erakusketaren merkataritza-kanpaina hasia da, eta herrialde fabrikatzaile eta kontsumitzaile nagusietan egingo da. Erakusketariak barneratzeko lehenengo fasean, erakusketari askok eman dute dagoeneko izena, eta haien parte-hartzea prestatzen ari dira ekoizpen prozesuak erabat aldatzen ari diren kontzeptu guztiak erakusteko. Bestetik, bisitarien programa nazioarteko ikuspegia izango du ardatz, eta erakusketariei atzerriko merkatuetako bezeroak eta bezero izan daitezkeenak proposatzeko aukera emango diete, eta haiei azokako entitateak kudeatutako erosleen delegazioetan sartzera gonbidatuko die.

Munduko makina-erremintako enpresa nagusiak gerturatzen direla eta, BIEMH Europa mailako erakusketa garrantzitsuenetako bat bilakatu da bere espezialitatean, eta baita handienetakoa ere, beraz, erakusketak bere leloari eutsi dio: “You make it big” (zuk egiten duzu handia) benetako protagonisten omenez: erakusketariak. Mezuak enpresa horien indarra goraipatu nahi du, zeinak produktu espezializatua, teknologiaren aldetik berritzailea eta balio erantsi handikoa eskaintzen duten.

2016an, 40.000 bisitari hurbildu ziren erakusketara, zeinak arrakasta handia izan zuen, industriak bizi zuen hobetzearen parekoa, % 13 bisitari gehiagorekin, enpresentzako interesgune berriekin eta parte hartu zuten sektore guztietan eskaerekin. Guztira, 140.000 merkataritza-kontaktu sortu ziren bisitarien eta erakusketarien artean, zeinak 1.533 izan ziren.

-ek idatzirik|2021-04-09T13:21:36+02:0012 de iraila de 2017|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top