BIEMHren hazkuntza sendotu da 42.000 profesional baino gehiagoren bisitarekin

Inicio | BIEMHren hazkuntza sendotu da 42.000 profesional baino gehiagoren bisitarekin

BIEMHren hazkuntza sendotu da 42.000 profesional baino gehiagoren bisitarekin

42.000 pertsona baino gehiagok bisitatu dute BIEMHren 30. edizioa, hau da, 2016an lortu zen azken emaitzaren % 5 gehiago, azokak egun bat gutxiago iraun badu ere. Erakusketa “erabateko arrakasta” izan dela adierazi du Xabier Basañezek, Bilbao Exhibition Centre-eko Zuzendari Orokorrak, gaur eguerdian egin den balantzea aurkezteko prentsaurrekoan. Bertan hartu dute parte, gainera, Mª Carmen Gorostiza, BIEMH-ren zuzendariak, César Garbalena, AFM-ren presidenteak, Eduard Farran, AIMHE-ren presidenteak eta Xabier Ortuetak, AFM-ren Zuzendari Orokorrak.

“18 hileko lan gogorraren ondoren, etorritako bisitariek eta pabiloietan bizitako giroak argi utzi dute azken hamarkadako BIEMHrik onenaren aurrean gaudela. Erakusketa, produktu, makina funtzionamenduan eta partaidetza aldetik, erabateko arrakasta izan da”, adierazi du Basañezek.

Bisitarien jatorriari dagokionez, BEC-aren zuzendari orokorrak goraipatu du “hurbildu diren profesionalen % 40 Euskal Autonomia Erkidegotik kanpokoa eta % 5 atzerritarrak izan direla, 61 herrialdetakoak. Are zehatzago, nazioko bisitariak Kataluniatik, Nafarroatik, Madrildik, Kantabriatik, Gaztela-Leondik eta Valentziatik etorri dira, nagusiki. Nazioarteari begira, Portugaleko profesionalak izan dira gehien, aurreko edizioan baino askoz ere gehiago, eta lehenengo jarri da bisitarien kopuruari dagokionez. Alemaniatik eta Italiatik ere profesional gehiago etorri dira aurtengoan. Gainerako parte-hartzaileak hurrengo herrialdeetatik etorri dira: Estatu Batuak, Mexiko, Peru, Kolonbia, Kuba, Txina, India, Kazajstan, Bielorrusia, Suedia, Turkia, Argelia, Ghana, Egipto, Tunisia eta Australia, besteak beste”

Hauek izan dira interes gehien piztu duten sektoreak: prozesuen automatizazioa eta fabrikazioa (% 14), makina-erremintarako osagarriak (% 13,6), erremintak (% 10,4), makina-erremintarako osagaiak (% 10), fabrikazio gehigarria eta 3D inprimaketa (% 7,7), makina-erreminta arrankez (% 6,3), piezen eta erreminten manipulazioa (% 6,2), digitalizazioa (% 6,1), robotika (% 4,5), oxiebaketa eta soldadurarako makinak (% 3,7), metrologia eta kalitate-kontrola (% 3,3) eta deformazioko makina-erreminta (% 2,8) nagusiki. Gerturatu diren profesionalen profilak zuzendari edo gerenteak, jabeak, departamendu-buruak eta teknikariak izan dira.

Bestetik, AFMko Presidenteak, César Garbalena, oso ongi baloratu du BIEMHren edizio hau. “Sektore oso indartsua izatearen irudia eman dugu, eta industriaren alde egiten duen herrialdearena”, esan du. “BEC-eren sei pabiloietan zehar, funtzio anitzeko lehenengo makinak, pieza-prozesuen soluzioen sorta zabala eta 4.0 Industriaren adibide oso nabarmenak ikusi ditugu”, azaldu du. Xabier Ortuetak, AFM-ren Zuzendari Orokorrak, BIEMHean parte hartu duten kideei lotutako inkestako datuak ekarri ditu. Aurten, 10etik 7,9 bat eman diote azokaren kalitatea eta emaitzak, oro har. Lan honen emaitzetan aztertutako parametro guztien balorazioa hobetu dute, 2016aren aldean.

Eduard Farranek, AIMHEren Pesidentea, nabarmendu du “erakusketa eta bisitarien aldetik hobetu eta sendotu” dela, eta “kalitate handiko erakusketa” egin dela, “non maila handiagoko makinak ikusi diren”. AIMHEk, aldi berean, balorazio inkesta bat egin die euren bazkideei, eta haiek 8,4 puntu eman dizkiete BIEMH-ari.

Makineria gehiago eta produktu gehiago izango ditu, eta 4.0 industriaren ikuspegi osoa eskaini du. Gainera, marka guztiak hautsi ditu kopuruetan eta berrikuntza teknologikoan. Gure herrialdeko industria topaketak 21 herrialdeko guztira 1.751 firma erakusketari bildu dituzte.

4.0. PABILOIA

Bilbao Exhibition Centre-ko 4. pabiloia «4.0 pabiloia» bihurtu da aurten, zuzenean aurkezteko Industria berrirantz ongi igarotzeko ezinbestekoak diren teknologiak BeDIGITAL by BIEMHn, teknologia digitalen industriako aplikazioen inguruko lehen eztabaida-gunea, ADDIT3D, Fabrikazio Aditiboko eta 3Dko Nazioarteko Azokan, eta IMIC-Industrial Maintenance Innovation Conference-en. Hiru erakusketa horietan erakusketa eremua eta hitzaldien programa tartekatu dira, non goi mailako adituk eta 700 hizlarik hatu duten parte.

Erronka handien testuinguru horretan asko dira gune horretara hurbildu direnak zuzenean ezagutzeko hurrengo kontzeptuetatik sortutako paradigma berrien gakoak: Big Data, Adimen Artifiziala, Gauzen Internet (IoT), Fabrikazio gehigarria eta 3D inprimaketa, Kolaborazio-robotika edo Errealitate Birtuala eta Areagotua.

NAZIOARTEKO EROSLEEK BIEMH2018KO ENPRESEN MAILA TEKNOLOGIKOA GORAIPATU DUTE

“Bilatzen ari ginena aurkitu dugu eta, gainera, guk ezagutzen ez genituen produktuak eta teknologia ere ezagutu dugu.” BIEMHra aste honetan bisitan datozen atzerriko erosleek iritzi oso ona dute erakusketaren eremu desberdinetako eskaintza teknologikoaren mailarekin, 4.0 industriari eskainitako guneak barne.

Guztira, gonbidatutako 25 ordezkaritzak hartu dute arte, Estatu Batuetako profesionalen parte hartzea nagusi izan den urtean, makina-erremintako enpresentzat merkatu estrategikoa dena; Portugal, nagusiki moldegintzako enpresetako ordezkariak ekarriko dituena; eta Espainia, aeronautikako, automobilgintzako eta molde eta matrizeetako enpresak erosten dituztenen artean deialdiak interes berezia piztu duelako.

Beste herrialde hauetako erosleak ere izango dira ordezkarien programan: Alemania, Aljeria, Argentina, Australia, Bielorrusia, Brasil, Txina, Kolonbia, Danimarka, India, Iran, Italia, Mexiko, Peru, Singapur, Suedia eta Turkia; hori guztia banatzaile, inportatzaile, elkarte sektorial, eragile propio eta merkataritza-ganberek lagunduta, baita SPRIk atzerrian dituen bulegoek lagunduta ere.

ZAYER, CORREA, ADDILAN ETA SAVVY, FABRIKAZIO AURRERATUKO ETA DIGITALEKO BERRIKUNTZEI 2018KO SARIEN IRABAZLEAK

Protagonista izan den berrikuntzak une aipagarriak izan zituen Fabrikazio Aurreratuan eta Digitalean Berrikuntzako 13. Nazioko Saria banatzeko ekitaldian. Aurtengo sarien irabazleak Zayer, Correa, Addilan eta Savvy izan dira. Hamahirugarren edizio honetako sariak banatu dituzte: César Garbalena, AFM CLUSTERaren Presidenteak, Imanol Pradales, Bizkaiko Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoko Ahaldunak, Xabier Basañez, BECen Zuzendari Orokorrak, Alberto Alonso Martín, Osalaneko Zuzendari Orokorrak, Alfonso Urzainki, ADDIMATen Presidenteak, eta Xabier Ortueta, AFM CLUSTER-en Zuzendari Orokorrak.

WORKIINEK TALENTUA BILTZEN DU INDUSTRIARAKO 

Estatu osoko profesionalek eta ikasleek aurten 1.500 curriculum vitae baino gehiago eman dituzte WORKINN azokan, 4.0 Industriak enplegu kualifikatuan eta lanean hasteko eskaintzen dituen aukerak erakarrita. 2017an kontratatutako langileen prestakuntza ikusita, erakunde eta enpresa lider ugari izango dira Enpleguko eta Industria Heziketako Foroan; besteak beste, Fagor Arrasate, Danobatgroup, Fagor Ederlan, Matrici, Demak, SEA Empresarios Alaveses, Fagor Automation, AIMHE eta UPV/EHU. Horiek guztiek, beste hainbat erakunderekin batera, 250 lan-eskaintza eskaini dituzte.

42,7 MILIOI EUROKO INPAKTU EKONOMIKOA

Zazpi egunen barru dena desmuntatzen bukatzen dutenean, BIEMH 2018k 42,7 milioi euro inguruko inpaktu ekonomikoa sortu izango du, Barne Produktu Gordin terminoetan. Ondorioz, 896 enplegu zuzen sortu dira eta Foru Ogasunak 5,3 milioi euro inguru jasoko ditu. Inolako zalantzarik gabe, Makina-erremintako Nazioarteko Azoka Euskal Herriko “negozioen turismorako” ekitaldi garrantzitsuenetako bat da. Hotelen, jatetxeen, denden eta aisialdirako establezimenduen okupazioa urteko indize altuenetako bat izan da azokaren inguruko datetan, eta % 100 bete da azokaren erdiko egunetan.

BIEMHren 30. edizioaren inaugurazio ekitaldia Iñigo Urkullu Lehendakariak zuzen du zuen, eta hark “Makina-erremintaren bienala 4.0 Industria berriranzko munduko erakusleiho gisa duen balioa” azpimarratu du. Sektore hau da protagonista nagusia berrikuntzaren, nazioartekotzearen, trebakuntza profesionalaren, teknologia eta ingurune digitalaren eta giza baliabideen alorrean. Eta esportatzeko gure gaitasunaren eta merkatu orokorreko presentziaren erreferentzia da”, adierazi du. Bestetik, Bilbao Exhibition Centre-en presidente eta Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko eta Azpiegituren sailburuak, Arantxa Tapiak, ongi etorria eman zien inaugurazio ekintzara etorri zirenei, eta gehitu zuen “industria sektoreko hitzordu profesional nagusia da, industria aurreratu eta punta-puntakoa erakusten baitu, non euskal enpresak makina-erremintaren abangoardian dauden”.

Gainera, BIEMH 2018 azokara gerturatu dira hainbat erakunde profesionaleko kideak, besteak beste, ICEX, Merkataritza-ganbarak, CDTI, Euskal lurraldeetako hainbat agintari politiko zein alderdi politikoetako ordezkariak.

BIEMHren hurrengo edizioa 2020ko maiatzaren 25 eta 29 bitartean izango da.

|2019-10-22T13:30:41+01:00June 1st, 2018|Albistea, Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi