Bihar CFAA Konferentziak izango dira

Bihar ospatuko da BECen Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroaren (CFAA) jardunaldia, ‘Manufacturing Readiness Levels’ 6-7 direlakoak lantzen eta garatzen jarduten duen enpresa. Jardunaldian hartuko dute parte Alfredo López Diezek, ITPren Ingeniaritza Aurreratuko Burua eta Norberto López De La Callek, CFAAren Zuzendaria, eta 4. Pabiloiko konferentzia-aretoan izango da, 15:00 eta 17:45 bitartean. 3 zatitan egongo da banatuta, non hainbat gai jorratuko diren. Hasteko, turbinen eta aireontzien motorren etorkizunaz hitz egingo dute, nolakoak izango diren eta zer materialekin egingo diren; ondoren, makinei eta prozesuei buruz, eta teknologiak eta nitxo honen gakoak aztertuko dituzte; bukatzeko, 5 bazkidek euren proiektu eta kasu arrakastatsuak azalduko dituzte.

 

-ek idatzirik|2021-04-09T13:16:59+02:0028 de maiatza de 2018|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top