Enpresa erakusketariekin egindako bilera-sorta amaitu egin du BIEMH-ek

Topaketa BECen

Gaur goizean, Bilbao Exhibition Centren egin du BIEMH-Makina Erremintaren Nazioarteko Biurtekoak aurkezpen-birako azken bilera bere enpresa erakusketarien. Joan den astean Bartzelonan eta Madrilen izandako topaketa emankorren ondoren, azokako arduradunek kanpaina komertzialen, bisitarien kanpainen eta komunikazio kanpainen berri eman dute gaur.

Erakundearen eta erakusketarien arteko lan-ildo zuzena indartzeko parada hartu dute ere antolatzaileek gaurkoan. Halaber, bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte 32. ediziorako enpresek dituzten beharrak eta helburuak, banaka egindako elkarrizketa pertsonalen bidez. Espezializatutako zenbait komunikabide izan dira topaketan, eta horiei ere BIEMHen eta sektorearen egoera onari buruzko informazioa eman diete, ekitaldiaren antolakuntzaren eta sustapenaren informazioarekin batera.

1.300 enpresa erakusketari eta 2.500 produktu eta ekipo baino gehiago daude baieztatuta, azoka hasi baino bi hil eta erdi lehenago, eta martxan dauden makina handiak izango dira protagonistak. Aurkezpenean jakinarazi duten moduan, BECeko sei pabilioietan egingo da azoka eta sektore nagusiak izango dira bertan: Abio- eta deformazio-makinen fabrikazioa eta banaketa, Robotika, Automatizazioa eta Digitalizazioa, bai eta Tresnak, Lanabesak eta Osagarriak. Dagoeneko, badaude baieztatuta 29 herrialdetako enpresa liderrak, eta horrek esan nahi du edizio honetako berrikuntza eta teknologia mailarik gorenekoa izango dela.

Manufacturing aurreratua sasoi onean dago, AFMk emandako datuek erakusten duten bezala. Iazko zikloa zifra errekorrekin itxi zen; lehen aldiz 2.000 milioi euroko muga gainditu zen makina-erremintei eta fabrikatzeko teknologia aurreratuei dagokienez, eta horrek % 17ko hazkundea ekarri zuen, 2022ko zifrekin alderatuta. Eskaerek ere egin zuten gora iaz, % 12 hain zuzen, eta horrek 2024ko jarduera bermatzen lagundu zuen. Izatez, lehen hiruhilekoan mantsotu egin bada ere, urtearen bigarren zatirako berreskuratuko da, eta 2025ean egonkortu egingo da. Klusterrak emandako datuen arabera, 2024ko fakturazioaren itxiera % 5 eta % 7 artean haziko da, eta horrek aurreikusten du maila bikaineko azoka izango dela aurten, fabrikazio aurreratuko sektore eta azpisektore guztietan.

Bisitarien sustapen-kanpaina 140 herrialde baino gehiagotan ari da arrakastaz gauzatzen, besteak beste hurrengoetan: Mexiko, AEB, Turkia, Argentina, Aljeria, Alemania, Kanada, Suitza, Finlandia, Norvegia, Danimarka, Brasil, Kolonbia, Txile, Txina, Eslovakia, Frantzia, India, Italia, Polonia, Portugal, Erresuma Batua eta Txekiar Errepublika. Beste behin, Hosted Buyers’ Programme izango da BIEMHen indarguneetako bat. Erakusketarien eskaerak jasotzen dituen ekimena da eta, hala, negozio-bilerak ixteko ehunka profesional estrategiko bertan izatea bermatzen da.

BIEMHek aliantza-sare sendoa du eta oso gertutik egiten du lan erabiltzailearen sektoreko elkarteekin zein industriako solaskideekin eta key player-ekin. Orain arte, enpresen erantzuna oso positiboa izan da: interes handia erakutsi dute azoka bisitatzeko eta eskaintzen dituen soluzio lehiakor berrietan inbertsioak egiteko aukerak aprobetxatzeko.

BIEMH 2024 AFM, Machine Tool Manufacturers; AIMHE, Machine Tools Importers eta Bilbao Exhibition Centrek antolatzen dute eta SPRI – Eusko Jaurlaritza da erakunde babeslea.

-ek idatzirik|2024-03-15T13:28:30+01:0015 de martxoa de 2024|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top