Kostu simulagailua

Kostu simulagailua2023-07-26T08:32:41+02:00

Nahi duzun eremuaren alokairua kalkulatu nahi duzu?

40 m2 baino gutxiagoko azalera duen standa kontratatu nahi baduzu, gogorarazten dizugu Pack BIEMH formatua erabili behar duzula.
Kontsulta ezazu Parte hartzeko formatuak eta tarifak dokumentua.

Standeko fatxada irekiak kontratutako azaleraren eta esleitutako kokapenaren mende egongo dira.

BALDINTZA EKONOMIKOAK: Kontratatutako azalera


Azaleraren alokairuaren oinarrizko prezioa 180,00€/m2-koa da (BEZa kanpo). 2023ko abenduaren 1a baino lehen inskripzioa egin duten erakusketariek 135,00€/m2-ko lehentasunezko tarifa dute (BEZa kanpo).

  • 60 m2-rainoko estandetan, prezioa proportzio hauetan igoko da:
    • %30 estanda bi alde ireki baditu.
    • %35 estanda hiru alde ireki baditu.
    • %50 estanda lau alde ireki baditu.
  • Tamaina handiagoko estandetan, lehenengo 60 m2ek osagarri hauek jasango dituzte eta 61-110 m2 bitartekoek, erdia. Gainerakoek ez dute igoerarik izango.
  • Hobariak kontratatutako azalerarengatik (ez du solairu bikoitza barne hartzen):
    • 150-250 m2 …… %5
    • 251-350 m2 ….. %10
    • 351-450 m2 ….. %15
    • 451-550 m2 ….. %20
    • >=551 m2 ……. %25
  • SOLAIRU BIKOITZA: 300 m2-ko edo gehiagoko estandetan bakarrik solairu bikoitza eraikitzea baimenduko da. Solairu bikoitzak ez du inola ere estandaren azaleraren %50a gaindituko. Solairu bikoitzaren m2-aren prezioa oinarrizko prezioaren %50a izango da. Metro horiek ez dira azaleraren hobariak kalkulatzeko kontutan hartuko.
Go to Top