Gaur goizean, erosle atzerritarrentzako bigarren ongietorri ofiziala egin da, eta Alemania, Argentina, Kolonbia, Frantzia, Italia, Portugal, Turkia, Brasil, Estatu Batuak eta Japoniako ordezkariek hartu dute parte, beste askoren artean.
Junichi Otsubo, Noah Corporation enpresako garapen-arduraduna, eta Hiroshi Nomura, enpresaren presidentea, oso pozik agertu dira egitarau honek emandako aukerarekin, alegia, 4.0 Industriaren testuinguruan teknologiaren garapena ikusteko paradarekin. “Bazkide eta teknologia berrien bila gabiltza gure enpresarako, ebakitzeko doitasunezko erremintetan espezializatuta dagoena, eta jakin nahi dugu berritasunak zein norabide ari diren hartzen prozesuen digitalizazio aro honetan; horretarako, oso erakusketa bikaina da hauxe” adierazi dute.
Joachim Aignerrek, makina-erremintaren eta erremintaren banaketarako Nagel enpresa alemaniarraren arduradunak, Ibarmiaren standean hasi du gaur bere ibilbidea, izan ere, enpresa hori munduko berritzaileenetakotzat jotzen du. Aignerren bigarren aldia da BIEMHen, eta agenda sei elkarrizketa izateko antolatuta etorri da, ebakitzeko makinen fabrikatzaileekin harremanetan sartuta bere produktuen zorroa handitzeko. Haren enpresak 40 milioi euro fakturatzen ditu urtean, eta interes handia dauka fresatzeko makinen, tornuen, zulagailuen eta mekanizatu-zentroen eskaintza espainiarrean, kalitatezkoak direlakoan.
Bestetik, Tools Machine Manufacturing Co. enpresaren Zuzendari Nagusi Mostafa Bagheri irandarra ere BECek antolaturiko erosleen programan parte hartzen ari da, makineria-hornitzaileen zorroa handitzeko asmoz. Guztira, 40 lagunek egiten dute lan banaketa-enpresa pertsiarrean, zeinek ikerketan eta garapenean zein, esaterako, Rernishaw, Bridgeport eta Manford nazioarteko marken inportazioan jarduten duen.
Peter Maherren ustez, EEC Group altzairu-fabrikatzaile egiptoarreko kidea bera, BIEMHera etortzeak aukera paregabea eskaintzen du bere hornitzaile europar guztiak gune bakarrean bisitatzeko, hala nola merkatua zelan dagoen ikusteko eta, besteak beste, abioko, deformazioko edota errobotikako makina eta teknologia berriak ezagutzeko. Haren herrialdeko egoera ekonomikoa, une honetan, hobetzen ari da, azpiegituretan eta obra zibilean egindako inbertsioei esker.

Iruzkin bat utzi