Bizkaiko hiriburua gaur arratsaldean musikarekin, festarekin eta oso giro onarekin beteko dugu BIEMH FESTi esker: egunotan BIEMH, BeDIGITAL, ADDITƐD eta WORKInn Talent Hub bisitatzen ari diren enpresa erakusketariak, bisitariak eta komunikabideak omentzeko hitzordua. Hitzordua 19:30ean hasiko da eta Baxter Quartet musika-taldeak emanaldia eskainiko du.
BIEMH Fest herritar guztiei zabalik dago eta BIEMHek maila guztietan inguruan duen inpaktua agerian uztea du helburu. Azoka industria, ekonomia eta gizarte arloko ospakizuna da eta hori ikusarazi nahi da hitzordua jasotzeko bereziki apaindutako Bilboko kaleetan.
Jarduera AFM, Machine Tool Manufacturers; AIMHE, Machine Tools Importers eta Bilbao Exhibition Centrek antolatu dute Bilbao Centro merkatari-elkartearen laguntzarekin.

Iruzkin bat utzi