Enpresen eragingarritasuna eta lehiakortasuna hobetzeko fabrikazio aurreratuko punta-puntako irtenbideak bilatzea da aste honetan gonbidatutako 300 erosle handi BIEMHera erakarriko dituen helburua.

Gaur goizean iritsi dira Bilbao Exhibition Centrera herrialde hauetako ordezkariak (besteak beste): Argentina, Kanada, Kolonbia, Ekuador, Egipto, Estatu Batuak, Finlandia, Guatemala, India, Mexiko, Nigeria eta Turkia. Guztiek harrera ofiziala jaso dute azokan aurkeztutako erakusketa-eskaintzari buruzko informazioarekin eta gure herrialdeko jarduera industrialak bizi duen egoera azaltzen duten datuekin.

Nazioarteko erosleei zuzendutako gonbidapeneko Hosted Buyers Programme programa da azokan interes goreneko profesionalen presentzia bermatzeko eta negozio-bilerak kudeatzeko funtsezko elementuetako bat. Ekimenak, erakusketarien eskariak ere jasotzen dituena, honako hauen laguntza jasotzen du: banatzaileak, inportatzaileak, sektoreko elkarteak, bertako eragileak, BT&Ik atzerrian dituen bulegoak eta merkataritza-ganberak.