Ia 1.000 enpresek eman dute izena BIEMH 2024 azokan erakusketariak izateko

Protagonismo handia robotika, automatizazioa eta digitalizazioarentzat

BIEMH 2024, Makina Erremintaren Nazioarteko Biurtekoa, maila gorenekoa izango da. Azoka hasteko lau hilabete baino gehiago falta badira ere, dagoeneko 985 enpresek eman dute izena erakusketari gisa parte hartzeko eta 2.000 produktu eta ekipotik gora erakutsiko direla dago konfirmatuta. Kanpaina komertziala uztailean hasi zen eta oso erritmo onean doa aurrera. Gainera, azokara berriz ere etorriko diren fabrikatzaile, inportatzaile eta banatzaile nagusien indizea oso altua da.

Bilbao Exhibition Centre-n egingo da BIEMH azokaren 32. edizioa, ekainaren 3tik 7ra. Azokaren neurri handia nabarmentzekoa da, baina, horrez gain, mundu mailako erreferente bihurtu da berrikuntzaren, teknologiaren, ezagutzaren eta aukera komertzialen arloan. Erakusketa eremuak honakoak bilduko ditu: abangoardiako makinak, tresnak, osagarriak eta osagaiak, makina-erreminta, metrologia eta ekoizpenerako zerbitzuak. Gainera, automatizazioak, robotikak eta digitalizazioak erakusketa eremu espezifikoa izango dute, azokako elementu nabarmenak bilakatuta horrela.

Robotika, automatizazioa eta digitalizazioa, berrikuntzaren epizentro gisa

Robotika, automatizazioa eta digitalizazioa ezinbestekoak dira industria aurreratuan, lehiakortasunari eta eraginkortasunari laguntzen diotelako. Eta BIEHM arlo horietako erreferente bihurtzen ari da estatu mailan. Horregatik, sektore horietako azken joeren eta aurrerapenen katalizatzailea izango da aurten ere.

Sektoreka banatutako ibilbide erraz baten bidez, produktuen erakusketa, erakustaldi praktikoak eta aurkezpen espezializatuak ikusi ahal izango dituzte bisitariek BIEMH azokaren 4. eta 6. pabiloietan. Gainera, enpresa erakusketarien eta bisitarien arteko zuzeneko harremana errazteko eta interakzioa sustatzeko, jarduera espezifikoak egingo dira, hala nola bisita gidatuak, networking topaketak eta parte-hartzaile guztien esperientzia aberasteko diseinatutako beste egitasmo batzuk.

Besteak beste, hurrengo enpresek baieztatu egin dute erakusketari gisa parte hartuko dutela: KUKA, TECNOPOWER, MURRELEKTRONIK, SIEMENS, PILZ, ZIMMER GROUP, IFM, MURRPLASTIK, ABB, TECNOPOWER, YASKAWA, WEIDMÜLLER, BECKHOFF, IGUS, LARRAIOZ AUTOMATION & ROBOTICS, BEREIKER, PANASONIC INDUSTRY, MATHWORKS, MOTOFIL, FARRESA ELECTRÓNICA, ELION, ESSS, SINERGES TECMON, BIELEC eta KASPERSKY.

Aldi berean, sektoreko erronkak eta aukerak lantzeko puntako plataforma bat eskaintzeko helburuarekin, BIEMH Talks edukien agenda zabala diseinatu da. Hiru egunetan zehar, fabrikazio aurreratuaren arloko joerei, erronkei eta soluzioei buruz hitz egingo dute nazioarteko adituek.

BIEMHekin batera, hurrengo bi ekimenak antolatuko dira BECen data berdinetan (ekainaren 3tik 7ra): BeDIGITALen edizio berria: soilik aplikazio industrialera bideratutako teknologia digitalen foroa; eta ADDITƐD: fabrikazio aditiboaren eta 3D inprimaketen arloko estatuko azoka industrial liderra. Gainera, industrian talentua garatzeko duen konpromiso irmoari helduta, WORKinn Talent Hub-ek espazio aproposa eskainiko du bisitariek lan-aukera berriak esplora ditzaten, enpresa liderrekin lotura baliotsuak egin ditzaten eta industriaren arloan dituzten lan-aukerak indartzeko baliabideak eta orientazioa eskura ditzaten.

BIEMH 2024ren antolatzaileak dira AFM, Machine Tool Manufacturers; AIMHE, Machine Tool Importers eta Bilbao Exhibition Centre. BIEMH 2024ren babeslea , partner instituzional gisa, da SPRI – Eusko Jaurlaritza.

 

-ek idatzirik|2024-01-25T11:50:57+01:0025 de urtarrila de 2024|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top