Aurten, estreinakoz, BIEMHeko bisitariek robotikarako, automatizaziorako eta digitalizaziorako gune berezia bisitatu ahal dute. Enpresen lehiakortasunerako ezinbestekoa den berrikuntza dago ikusgai 4. eta 6. pabiloietan zehar. Horrekin batera, 4. pabiloian ere bai, ROBOT DEMO gunean roboten erakusketak ikusteko aukera dago.

ROBOT DEMOn robot artikulatuak, kartesiarrak, plataforma mugikorrak, kobotak, manipulatzaile mugikorrak, robot industrialak, AMRak, AGVak eta abar daude ikusgai. Profesionalak industriara aplikatutako digitalizazioaren munduan sartzeko ezinbesteko eremua da hori.

Ibilbideak 6. pabiloian jarraitzen du. Bertan, automatizazioko eta robotikako enpresak teknologia arloan duten onena erakusten ari dira. Hala, bisitariek robotikako teknologiarik aurreratuena, automatizazioko soluzio berritzaileenak eta industriara aplikatutako digitalizazioaren esparruko erremintarik egokienak ezagutzeko aukera dute.

Gune hauek aukera paregabea eskaintzen dute sektoreotako enpresa liderrekin harremanetan sartzeko.