Automatizazioaren eta robotikaren sektoreko 13 herrialdetako (Alemania, Austria, Espainia, Frantzia, Italia, Suitza, Suedia, Herbehereak, Danimarka, AEB, India, Hego Korea eta Txina) 167 enpresa izango dira Bilbao Exhibition Centren; zehazki, sektorea ordezkatzen izango dira ABB, Fanuc, Kuka, Larraioz Elektronika Industrial, Universal Robots, Yaskawa Iberica, Panasonic Industry eta Motofil enpresak, besteak beste. Hala, azpisektore hauek izango dute ordezkaritza: Robot Industrialek, Kontrol eta Biltegiratze Sistemek, Manipulazio Sistemek, Industria Automatizazioak eta Muntaketak, Kontrolerako Softwareek, Fabrikaziorako Softwareek, Makinentzako Softwareek, Biltegiratzeko eta Garraiorako Konponbideek, Muntaketa eta Mihiztadurarako Teknologia eta Sistemek eta CAD-CAMek.

Automatizazioa eta Robotika da BIEMH-Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoaren sektore nagusietako bat, eta, alde horretatik, Automation & Robotics Talkak funtsezkoak dira. BIEMHeko eduki zehatzen programa horrek teknologiaren azken produktuak eta garapenak jorratzeko espazioa eskainiko du ekainaren 17an. Saioek jorratuko dituzten gaien artean egongo dira “Industrian automatizaziorako teknologiak txertatzeko ereduak” “Automatizazioko eta robotikako azken garapenak, fabrika digital eta automatizatuetarantz” eta “Robotikaren etorkizuna”.