BIEMH azokaren jardueren agendak ere lehen aldiz BIEMH Tours barne hartzen ditu; bisita gidatuak, in dukearen gaur egunean barneratzeko aukera emango dutenak. Tour hauen helburu nagusia BIEMHren edukiaren aukeraketa txiki bat erakustea da, eta zenbait enpresekin harreman labur bat eskaintzea, bisitariak bertatik bertara ezagutu dezan sektoreko azkena.

Hiru kategoriatan sailkatuko dira: Big Machines Tour, Automation & Robotics Tour eta Innovation Tour. Bakoitzak, bere espezialitatean, ikuspegi zuzena eta oso teknologikoa eskaintzen du, zortzi enpresatan zeharreko ibilbide baten bidez.

Automation Robotics Toursen ibilbidea honako enpresa hauek osatzen dute: ABB, Beckhoff, Iruña Automation; Kuka; Larraoiz Group; Murrelektronik; Siemens S.A. edo Yaskawa Iberica; Innovation Tour Fagor Automation, Tecnalia, Tekniker, Ibarmia; Ideko; Iscar; Lagun Machinery edo Sicnova. Big Machines Tour Amadaren azken teknologiara hurbilduko da; Geminis Lathers, Nicolas Correa; Ona EDM; Soraluce; Tecoi; Trumpf edo Zayer.