Dinamismoa eta aukera komertzialak nagusitu dira astebete iraun duen azoka arrakastatsuan

Aurreikuspenak onak ziren eta baieztatu egin dira. 67 herrialdetako 38.000 parte-hartzaile inguruk bertaratu dira Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekora. Aurtengo edizioak arrakasta handiarekin itxi ditu ateak eta fabrikazio aurreratuaren sektoreari bultzada berria emateko helburua bete du, garai garrantzitsuan. Hala adierazi dute balantzea aurkezteko egindako prentsaurrekoan Xabier Basañez BECeko zuzendari nagusiak, Mari Carmen Gorostiza BIEMHeko event manager-ak, Xabier Ortueta AFM Clusterreko zuzendari nagusiak, José Pérez Berdud AFM Clusterreko presidenteak eta Jose Ignacio Ortiz de Urbina AIMHEko presidenteak.

“Aurtengo Biurtekoa arrakastatsua izan da. 2022ko berreskuratze-ekitaldiaren ondoren, bermatze-ekitaldia izan  da aurtengoa. Sei pabiloiak makinaz, berrikuntzaz, talentuz eta bisitariz beteta egon dira”, azaldu du Basañezek. Hala berretsi du Gorostizak ere, eta azpimarratu du “Bilbao Exhibition Centren, teknologia negozio-aukera bihurtu” dela. “Astebetez jendearen etengabeko joan-etorria eta dinamismo handia izan ditugu”, gehitu du.

Bestalde, Ortuetak erakusketaren maila altua azpimarratu nahi izan du. “Ateratako argazkiak kalitate handia zuen; oso sektorearen irudi indartsua, jasangarria eta teknologikoa erakutsi du. Gainera, eszenaratzea ikusgarria izan da eta horrek giro baikorra sortu du”, adierazi du. Berdudek “inflexio-puntua” izan dela adierazi du eta ikuspegi kualitatiboa eskaini du, “oro har, pertzepzioa positiboa” izan dela azpimarratuz. “Kalitatezko kontaktuak egin dira eta inbertsioak aurrez ikusten dira; helburua bete dugu beraz”, gehitu du. Ortiz de Urbinak itxi du prentsaurrekoa, eta esan duenez, “azken hamarkadako ediziorik onenetakoa izan da; bertan, operazio ugari itxi dira eta azoka osteko testuinguruan are emaitza gehiago iritsiko dira”.

Bisitarien jatorriari dagokionez, bereziki azpimarratu beharrekoa da Euskadi kanpotik iritsitako profesionalen portzentajea % 46koa izan dela. BIEMHeraino, estatuko autonomia-erkidego guztietako bisitariak hurbildu dira, baina batez ere Katalunia, Nafarroa, Gaztela eta Leon, Madril, Kantabria, Valentzia eta Galiziakoak. Atzerriko profesionalei so, Portugal, Alemania, Frantzia, Italia, Mexiko, Txina eta Turkiakoek hartu dute parte, eta AEBko, Kolonbiako, Indiako, Erresuma Batuko, Herbehereetako, Suitzako eta Austriako parte-hartzaileak ere izan dira bertan. Hain zuzen ere, 2022ko datuekin alderatuta, atzerritarren presentziak hazkunde esanguratsua izan du; izan ere, gure mugetatik kanpoko bisitariak % 56 gehiago izan dira.

Sektore nagusiak hurrengoak izan dira: Harroketarako makina-erreminta, Prozesuen automatizazioa eta fabrikazioa, Robotika, Digitalizazioa, Deformazioa, Makina-erremintarako osagaiak, Makina-erremintarako osagarriak, Fabrikazio aditiboa eta 3D inprimaketa, Erremintak eta Piezen eta erreminten manipulazioa. Bertaratutako profesionalen profil nagusia zuzendari edo gerenteek, jabeek, saileko buruek eta teknikariek osatu dute.

Iñigo Urkullu lehendakariak inauguratu zuen BIEMH azoka eta, egun horietan, BECek ordezkaritza instituzional zabala jaso du, zenbait erakundetatik, hala nola Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioa, ICEX, eta Barakaldo, Bilbo eta Elgoibarko Udala, besteak beste.

29 herrialdetatik etorritako 1.604 enpresa erakusketarik baino gehiagok parte hartu dute, eta 3.716 produktu eta zerbitzu erakutsi dituzte, baina azokaren protagonista nagusiak funtzionamenduan egon diren makina handiak izan dira. Aldi berean, ADDITƐD (Fabrikazio Aditiboaren eta 3Dren Nazioarteko Azoka), BeDIGITAL eta WORKinn Talent Hub egin dira, eta 2.831 ikasle eta 406 irakasle hartu dituzte. Enplegu Foroak kalitatezko 355 eskaintza izan ditu. Horrela, BECeko pabiloiak fabrikazio aurreratuan zehar egindako ibilbide bihurtu dira, Erronka Garbia zigilu berdea estreinakoz jasoko duen urtean.

Hosted Buyers’ Programme-n edizio arrakastatsua

Hosted Buyers’ Programme-n parte hartu duten enpresek baieztatu dutenez, aste honetan eragiketa komertzial garrantzitsuak adostu dituzte, eta lankidetza-proiektu berrietarako lehen urratsak eman. VIP erosleen programak ere itxiera arrakastatsua izan du. Programa horren helburua da mundu mailan liderrak diren enpresetan erabakitzeko ahalmena duten goi-kargudunen presentzia bermatzea. Bertan, Mexiko izan da herrialde gonbidatua, eta Espainian duen enbaxadorea izan da bertan: Quirino Ordaz jaun txit gorena.

Programako parte-hartzaileen iritziz, enpresa erakusketarien maila handia, sinergia berriak sortzeko eta merkatu berrietara zabaltzeko interesa, epeak betetzeko seriotasuna eta hurbiltasuna dira azoka eta lurralde honen aldeko apustua egitera bultzatu dituzten ezaugarri nagusiak.

Open Meetings-en esparruan, 4.355 elkarrizketa itxi dira enpresa erakusketarien eta erosleen artean. 23 herrialdetatik iritsita, aurten, besteak beste, automobilgintzako, aeronautikako, arlo aeroespazialeko, trenbideko, energiako, siderurgiako eta ekipamendu-ondasunetako trakzio-enpresa garrantzitsuetako 300 exekutibo inguruk parte hartu dute. Sektore askotan eta askotarikoetan sortu du interesa azokak; eskaintzaren erakargarritasun handiaren erakusle.

Agenda dinamikoa, azokaren neurrira

BIEMHen 32. edizioa bereziki dinamikoa izan da eta edukiz betetako agenda osoa izan du. Jardueren artean, BIEMH Talks-etako nazioarteko adituen analisiak nabarmendu dira. Marka horren inguruan bildu dira, lehen aldiz, azokako hitzaldiak: Digital, Automation & Robotics eta Additive Talks. Industriako 350 profesional inguru bertaratu dira horietara.

Talks direlakoek ordu asko eskaini dituzte industriaren gori-gorian dauden gaiei buruzko azterketa eta hausnarketa egiten, baita ondorio interesgarriak eman ere.  Fabrikazio gehigarriaren eta 3D inprimaketaren esparruan, nabarmendu da berrikuntzak eginkizun egituratzailea duela, eta prozesu asko oso fase helduan daudela dagoeneko, bezeroak behar duena ardatz hartuta, eta, beraz, sektore horrek hurrengo hamarkadan izango duen gorakada ikaragarria izango da. Bestalde, automatizazioan eta robotikan, adimen artifiziala eta robotika elkar ulertzera eta laguntzera deituak daudela azpimarratu da, eta azpimarratzekoa da kadentzia, zehaztasuna, eraginkortasuna eta laneko segurtasunaren hobekuntza errealitate izango diren robotikari lotutako proiektuak gauzatzeko beharra. Azkenik, digitalizazioari buruzko saioetan, AAk balio-katearen plangintzan, sekuentziazioan eta sinkronizazioan duen potentziala eta datuaren aprobetxamendu estrategikoa azpimarratu dituzte. Guztira, 170 hizlarik parte hartu dute hitzaldietan, BeDIGITALeko Innovation Workshop-eko kideak barne, eta interesa zuten 1.000 profesional inguru erakarri dituzte.

BIEMH Toursek 45 minutuko ibilbide gidatuak eskaini dituzte BECeko pabiloietan zehar. Parte hartzaileek industriaren azken teknologia ezagutzeko aukera izan dute Big Machines Tour, Automation & Robotics Tour eta Innovation Tour ibilbideen bidez.

Gainera, agenda osatu dute PWN Bilbaoren Women in Industry deialdiak eta Basque Trade & Investment-en AEBri buruzko jardunaldiak. Arlo sozialagoa duten jardueren atalean, distira berezia egin dute lehen eguneko enpresa erakusketarientzako Get Together topaketak, bigarren jardunaldiko bisitariei Barakaldoko BICen egindako harrerak eta asteazkenean Bilboko erdigunean egindako BIEMH Festek, publikoaren erantzun bikainarekin.

 

ONA EDM, SAMYLABS eta FAGOR AUTOMATION, Berrikuntza Sarien irabazleak

Berrikuntzak bere une nabarmenetako bat izan du Fabrikazio Aurreratu eta Digitaleko Berrikuntzaren 15. Sari Nazionala emateko ekitaldian. Sariketa AFM Clusterrek antolatzen du, BECen eta Beaz-en (Bizkaiko Berrikuntza Agentzia) laguntzarekin. Aurten, ONA EDM, SAMYLABS eta FAGOR AUTOMATION enpresek jaso dituzte sariak. Ekitaldiaren buru Ainara Basurko izan da, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko foru-diputatua.

BIEMHen hurrengo edizioa 2026ko martxoaren 2tik 6ra bitartean izango da. Mugimendu horrekin, egutegian edizio askotan bere ohiko lekua izan zena beteko du berriro, eta bere enpresa erakusketarien behar komertzialetara gehien egokitzen den data da.

BIEMHek Innobasqueren babesa du berrikuntza-lankide gisa, eta Eusko Jaurlaritzako SPRIrena, erakunde-lankide gisa. Eta antolatzaileak AFM, Machine Tool Manufacturers, AIMHE, Machine Tools Importers eta Bilbao Exhibition Centre dira. Bestalde, WORKinn Talent Hubek Jobbe (Evolus taldea) du babesle, eta erakunde-lankideak Bizkaiko Foru Aldundia eta Euskal Enplegu Zerbitzua (Lanbide) dira. BeDIGITALek babesle hauek ere baditu: Digitalentu, Kaizen Institute eta MathWorks urrezko babesleak dira; FI Group, Irontec, Kuik! eta Oreka i.t., zilarrezkoak; Jakintza Industrien eta Teknologia Aplikatuen GAIA Elkartea du laguntzaile, eta Bizkaiko Foru Aldundia, berriz, erakunde mailako Partnerra da. Eta ADDITƐDek Air Liquide du urrezko babeslea.