Zayer, Correa, Addilan eta Savvy, Fabrikazio Aurreratuko eta Digitaleko Berrikuntzei 2018ko Sarien irabazleak

Zayer, Correa, Addilan eta Savvy enpresak izan dira Berrikuntza Aurreratuko eta Digitaleko Berrikuntzei 2018ko sarien irabazleak, zeinak gaur banatu diren BIEMHren 30. edizioan zehar.

Hamahirugarren edizio honetako sariak banatu dituzte: César Garbalena, AFM CLUSTERaren Presidenteak, Imanol Pradales, Bizkaiko Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoko Ahaldunak, Xabier Basañez, BECen Zuzendari Orokorrak, Alberto Alonso Martín, Osalaneko Zuzendari Orokorrak, Alfonso Urzainki, ADDIMATen Presidenteak, eta Xabier Ortueta, AFM CLUSTER-en Zuzendari Orokorrak.

Berrikuntzari emandako Sariak banatzeaz gain, beste sari bat ere eman da, makina-erreminta arloarekin lotutako karrera bukaerako proiektu onenari, hain zuzen ere, eta saritua Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Rodrigo Alonso Pérez Úbeda ikaslea izan da, “Kostu txikiko pare-sentsore pertsonalizatu baten diseinua eta fabrikazioa” proiektuarengatik.

Makina-erreminten Berrikuntzari saria eskuratu duen Zayer enpresari dagokionez, fresa-torneaketako funtzio anitzeko mekanizazio-zentroarekin irabazi du saria. Epaimahaiak fresaketa eta torneaketa elkartzen dituen makina honen maila teknologiko eta berritzaile handia goraipatu du.

Makina-erremintarako osagaien Berrikuntzari saria CORREA enpresak irabazi du, fresatzeko UDX buruarengatik (Universal Diferencial Xtreme), zeinak aurrera-pauso teknologiko aipagarria barneratu duen.

Kategoria berean, epaimahaiak aipamen berezia ematea erabaki du TALLERES MYL enpresari zulo sakoneko zuzenketentzako aurkeztutako “spindle”-arengatik.

Fabrikazio gehigarrian eta 3D-ko Berrikuntzari saria ADDILANek eraman du, WAAM VO.1. Makina gehigarriaren prototipoagatik.

MIZAR enpresak aipamen berezia jaso du kategoria berean ITP AERO estandarren arabera fabrikatutako motor aeronautikaren osagaiarengatik.

4.0 kontzeptuen integrazioan Berrikuntzari saria SAVVY DATA SYSTEMSek irabazi du bere makina-erremintako eta ekipamendu-ondasunen fabrikatzaileentzako 360º-ko plataformari esker.

IBARMIA, ZAYER eta SHUTON enpresek elkarrekin aurkeztutako proiektuak, “Serbitizaziorako balio-kate osoan zehar elkarri konektatutako makina adimentsuak” izenekoa, epaimahaiaren aipamen berezia jaso du.

-ek idatzirik|2021-04-09T13:16:28+02:0031 de maiatza de 2018|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top