Gaur jarriko da abian BIEMH TB zuzeneko telebista-kanala. Berritasunen, azokako irudien, profesionalen testigantzen eta azokari buruzko gaurkotasun guztiaren jarraipena egin ahal izango dugu streaming bidez eskainiko dugun ikus-entzunezko formatu honen bidez.
BECeko 4. pabilioian egongo den platoan, fabrikazio aurreratuko protagonistak, enpresa erakusketariak, bisitari profesionalak, gonbidatutako erosle handiak, erakunde publikoak eta BIEMHeko antolakuntzako ordezkariak elkarrizketatuko dituzte azokako lehen hiru egunetan. Hauek izango dira emanaldirako ordutegiak:
Astelehena, ekainak 13: 12:00etatik 14:00etara: https://youtu.be/zSnl43hD5q4
Asteartea, ekainak 14: 14:30etik 16:00etara: https://youtu.be/pWQYPqDK81w
Asteazkena, ekainak 15: 12:00-16:00 : https://youtu.be/OasYoroaDhU
Zuzeneko emanaldia YouTube ikus-entzunezko plataformako esteka honen bidez ikusi ahal izango dugu.
Gainera, beste bi berritasun ere izango dira gune horretan: Industry TALKS, industria sektorea horren bizkor aurrera egiten ari den unean industria arloko profesionalekin batera sektorearekin lotutako gaiak eztabaidatu ahal izateko BIEMH azokarako aliatu bikaina; eta Women in Industry programa, enpresa arloan genero-berdintasuna eta lidergo partekatua izateko beharraren inguruko eztabaidarako gunea.

Iruzkin bat utzi